Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, K·talent

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da

39 enpresa izango dira, 10 Araban, 9 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan, ikasleei beraien instalazioak eta egunerokotasuna erakutsiko dizkietenak

FP/Parke ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Innobasqueren STEAM Euskadi zigiluarekin aitortu da, eta batxilergoko ikasleei enpresa teknologikoen aukerak erakustea du helburu

. Euskadiko 21 ikastetxetako (8 Bizkaian, 7 Gipuzkoan eta 6 Araban) batxilergoko lehenengo mailako 1.000 ikasle baino gehiagok bi jardunalditan parte hartuko dute Euskadiko Parke Teknologikoko Campusetan. Zehazki, martxoaren 10ean Zamudio/Derio Campuseko auditorioan izango da, eta martxoaren 12an Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetako eraikin nagusietan aldi berean.

FPParke HETEL eta Ikaslan Lanbide Heziketako elkarteek eta Euskadiko Parke Teknologikoak antolatutako ekimena da, eta Lanbide Heziketaren ikuspegitik ikasleek lanbide zientifiko-teknologikoekiko duten interesa piztea du helburu. Horretarako, batxilergoko lehenengo mailako gazteei zuzendutako jarduera-ibilbide bat antolatzen da, etapa akademiko horretan hartu behar baitituzte beren etorkizunari buruzko erabakiak, lan-aukerak oinarri hartuta.

Jardunaldiaren helburua Lanbide Heziketako ibilbideek eskaintzen dituzten indarguneak eta lan-aukerak ezagutaraztea da; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoan kokatutako enpresek eta zentro teknologikoek, berriz, beren jarduera eta LH ZTIM profil jakin batzuen beharra erakutsiko dute.

Lanbide Heziketako talentuaren bila

Euskadiko Parke  Teknologikoan lan egiten duten 23.600 pertsonetatik 6.000 baino gehiago Lanbide Heziketatik datoz. Lanbide Heziketako profilak dituzten lehentasunezko sektoreak honako hauek dira: IKTak, Elektronika, Energia eta Ingurumena, Biozientziak eta B+G. Hala, Energian eta Ingurumenean, pertsonen % 37k Lanbide Heziketa ikasi du; Elektronikan, % 36k; IKTetan, % 33k; eta Biozientzietan, % 28k. 2022-2024 aldian, guztira 1.917 pertsona kontratatu ziren Euskadiko Parke Teknologikoan, eta horietatik 765 Lanbide Heziketako ikasketak zituzten, kontratazio berrien ia % 40a. Azken urteotan, kontratazio guztien eta Lanbide Heziketakoen joera goranzkoa izan da, eta datozen urteetan joera positibo horri eustea aurreikusten da. Horrek erakusten du oso garrantzitsua dela batxilergoko ikasleek Parke Teknologikoko lan-irteerak eta enpresak ezagutzea, baita LHk ematen dizkien aukerak ere.

Ekimenean HETEL eta IKASLAN elkarteen barruan dauden Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek laguntzen dute – guztira 100 ikastetxe eta 43.000 ikasle baino gehiago biltzen dituzte -, Euskadiko Parke Teknologikoarekin batera, 23.600 profesional inguru enplegatzen dituzten 670 enpresa baino gehiagorekin.

Jardunaldiak

Hiru jardunaldietan bi txanda antolatuko dira, bata 09:30etik 12:00etara eta bestea 11:00etatik 13:45era, bertaratuek enpresak talde txikiagoetan bisitatu ahal izateko.

Auditorioan aurkezpena eta ongietorri instituzionala egin ondoren, mahai-inguru bat egingo da bokazio zientifiko-teknologikoei eta Lanbide Heziketa enpresa teknologikoekin konektatzearen garrantziari buruzko hitzaldi eta esperientziekin. Gainera, parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek otsailean garatutako curriculum onenaren saria banatuko da. Talde bakoitzak bisitatuko duen enpresari egokitutako curriculum bat garatu behar izan du.

Bigarren zatian, ikasleek 39 enpresetako bat bisitatuko dute. Bisitan, enpresek egunerokoan garatzen duten jarduera nolakoa den erakutsiko diete gazteei, baita LHren bidez industriaren puntako sektoreetan hazkunde profesionala izateko dauden aukerak ere.

Parte hartzen duten enpresak:

GIPUZKOABCBL
GIPUZKOACIC BIOMAGUNE
GIPUZKOAEITB
GIPUZKOAGEMINYS
GIPUZKOAAYESA
GIPUZKOATSS-SPYRO
GIPUZKOACOUTH
GIPUZKOAVIRALGEN
GIPUZKOAVIVEBIOTECH
GIPUZKOAGRAPHENEA
ARABAAJL OPHTALMICS
ARABASPC
ARABALEK INGENIERIA Y SERVICIOS
ARABAALESTIS
ARABAAEG POWER SOLUTIONS IBERICA
ARABABIC ARABA
ARABAGUASCOR
ARABABASQUEVOLT
ARABACTA
ARABADEL VALLE AGUAYO
BIZKAIAAYESA
BIZKAIAESS BILBAO
BIZKAIASISTEPLANT
BIZKAIACFAA
BIZKAIAITELAZPI
BIZKAIASYNGOI
BIZKAIABIC BIZKAIA
BIZKAIAZIV
BIZKAIAINGETEAM

Partekatu

Beste berri batzuk