Euskadiko Parke Teknologikoetan instalatutako 618 enpresek 5.800 milioi euro inguru fakturatu zituzten 2021ean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

300 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Sareko sei Campusetan, eta horietako 6.400 Ikerketa eta Garapenean aritzen dira

2021ean 69 enpresa berri instalatu ziren, 131 patente nazional eskatu ziren (horietatik 78 eman ziren), eta I+Gn 589 milioi euroko baterako gastua erregistratu zen

 

2021eko ekitaldiari dagokion Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresen jarduera-txostenak agerian utzi du berriro ere enpresa-sarearen indarra, izan ere, 5.779 milioi euro fakturatu zituen, hau da, aurreko urtean baino % 7,8 gehiago. Gainera, 69 enpresa berri instalatu ziren Campusetan, eta horrek 618ra igo zuen konpainia aktiboen kopurua.

Bildutako datuak konpainiek beraiek eman dituzte, 2021eko ekitaldia itxi ondoren, eta Langile kontzeptuan ere hazkunde iraunkorra erakusten dute. Hala, 20.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute egunero teknologia-parkeetako enpresaren batean, eta horietatik erdiak baino gehiago unibertsitateko lizentziadunak dira. Gainera, 1.847 doktoreak dira eta 4.448k LHko titulua dute.

Nabarmentzekoa da I+Gn diharduten profesionalen ehuneko handia, 6.403 pertsona baitira. Plantilletan dauden langile gazteak ere aipagarriak dira, izan ere, 3.534 pertsonak 30 urte baino gutxiago dituzte. Generoari dagokionez, gizonek emakumeek baino presentzia handiagoa dute oraindik, baina alde hori murrizteko joerari eusten zaio.

Datu ekonomikoei dagokienez, 5.800 milioi euro inguruko fakturazioaz gain, Parkeetako enpresek I+Gko gastura 589 milioi euro bideratu dituztela jasotzen da. Era berean, horietako 52k atzerriko kapitalaren partaidetza dute.

DESKARGATU EMAITZA GUZTIAK

 

Jarduera-sektoreen arabera, IKTen eremua da nabarmenena, guztizkoaren % 20, 4.801 langilerekin eta 1.945 milioi euroko fakturazio-bolumenarekin. Enpresa kopuruari dagokionez, atzetik dagoen sektorea Biozientziena da. Hala ere, enpleguari dagokionez, bigarren eremu garrantzitsuena I+G da, eta fakturazioari dagokionez, Aeronautika nabarmentzen da.

Beste sektore garrantzitsu batzuk Ingeniaritza, Elektronika eta Energia eta Ingurumena dira.

Azkenik, jarduerari buruzko beste datu batzuen artean, nabarmentzekoa da EPTSko enpresek 131 patente nazional eskatu zituztela 2021ean, eta horietatik 78 eman zirela.

 

Partekatu

Beste berri batzuk