Euskaliten aitorpena, zientzian eta teknologiaren arloan emakumeen talentua indartzen eta bltzatzen duten ekimenak gidatzeagatik

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Euskadiko Parke Teknologikoak Kudeaketa Aurreratuaren Saria jaso du “Gizartea” elementuan, eta saria jasotzen duten erakundeek aurrez A de Oro lortu ondoren praktika adierazgarriak (Role Model) erakutsi dituzte Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan (MGA), euren ekintzen bikatasunagatik eta gizartean duten eragin positiboagatik.

Saria Euskalit-ek izendatutako ebaluazio-taldeak egindako bisiten ondoren eman da — urriaren 23an, azaroaren 6an eta 7an — eta “Zientzian eta teknologian emakumeen talentua eta bokazioak indartzea” jarduera onagatik ematen zaio Parkeri.

Role Model izateko arrazoiak

Ebaluazio-txostenak Parke-a Role Model bihurtzen duten hiru arrazoi nagusi nabarmendu ditu:

Konpromiso sozialaren integrazio estrategikoa, emakumeen talentua eta STEAM bokazioak bere estrategiaren oinarri bihurtuz.
Elkarlanerako gaitasuna eta eragin-efektua, ekosistemako eragileekin sarean lan eginez, ekintzen hedapena handitzeko eta garapen inklusiboago eta lehiakorrago baterantz laguntzeko.
Gizarte-eragin iraunkorra sortzea, hezkuntza, enpresa eta teknologia lotzen dituzten ekimenekin, zientzia eta berrikuntza neskei, gazteei eta gizarteari hurbiltzen.

Komunikazioak ere ekimenak ikusgarri egitea, erreferenteak sortzea eta istorio partekatua eraikitzea nabarmendu du gako gisa, gizarte-eragina indartzen eta zientzia eta teknologiako bokazioak pizten lagunduz.

Aintzatespen hori beste mugarri bat da Euskadiko Parke Teknologikoarentzat, gizartearen aurrerabideari eta talentuaren garapenari laguntzeko estrategian, gizarte berritzaileago, inklusiboago eta etorkizunera bideratuago baten sustapenean eragile eragile gisa duen eginkizuna berretsiz.

Partekatu

Beste berri batzuk