Berrikuntza Guneak: BCBLko laborategiek ateak irekiko dituzte
Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak (APTE) bultzatutako Berrikuntza Guneak ekimenari esker, erreferentziazko azpiegitura hauek komunitate zientifikoari, enpresei, gizarteari oro har eta administrazio publikoei ezagutarazi ahal zaizkie.
APTEren ekimenari eta BCBLren (Basque Center on Cognition, Brain and Language) lankidetzari esker, azaroaren 18an, asteazkena, 12:00etatik 13:30era, eta aldez aurretik izena emanda, edozein pertsona edo erakundek BCBLko laborategiak bisitatu ahal izango ditu. Instalazio horiek erreferente dira garunaren eta hizkuntzaren ikerketaren arloan, neuroirudiaren teknologia aurreratuak erabiliz egiten duten lanagatik.
Bisitan zehar, bertaratutakoek zentroko laborategi nagusiak ezagutuko dituzte, adin desberdinetako parte-hartzaileekin egiten diren ikerketa motak bertatik bertara ikusiko dituzte, eta ikerketa horrek elebitasuna, ikaskuntza eta osasuna bezalako esparruetan duen eragina ezagutuko dute.
Bisita gidatua azaroaren 18an egingo da, 12:00etatik 13:30era, aldez aurretik izena emanda.
IZEN-EMATEAK
