Berriz Elkartu Parke Komunitatearekin!
Ezagutu Parke ekosistemako enpresa berriak eta aurkitu baliozko kontaktuak zure negoziorako
Online hainbat edizio egin ondoren, ilusio handia egiten digu aurrez aurreko egoerara itzuliko garela jakinarazteak. K · business topaketa oso berezi bat antolatzen ari gara, duela gutxi Parke ekosisteman sartu diren erakunde berriei merezi duten berotasunarekin harrera egiteko diseinatua.
Topaketa dinamikoa izango da, eta bertan aurrez aurre elkartuko gara networkinga egiteko, elkarrekin gosaltzeko eta enpresa berriak ezagutu eta hartzeko. Jokaleku ezin hobea da, ez bakarrik zure kontaktu-sarea zabaltzeko, baita lehendik dauden harremanak fidelizatzeko edo berriz hasteko eta lankidetzarako eta negoziorako aukera berriak aurkitzeko ere.
Jardunaldia datorren ostiralean izango da, ekainaren 4an, 9: 00etatik 10:30era, Vitoria-Gasteiz Campuseko eraikin nagusian, eta bi zati izango ditu:
5 minutuko aurkezpen laburra, erakunde berri bakoitzaren elevator-pitch formatuan, beren jardueraren berri emateko.
Networking-dinamikak, jardunaldian gurekin izango diren gainerako enpresekin.
Gure erkidego osoan networkinga bultzatzeko, ekitaldia hiru lurraldeetan egingo da aldi berean.
Bertaratuko zaretela baieztatzeko eta ekitaldia prestatzen laguntzeko, mesedez bete formularioa maiatzaren 29a baino lehen.
Animatu parte hartzera eta aprobetxatu Parke ekosistemarekin aurrez aurre konektatzeak eskaintzen dizkizun aukera guztiak!
— — — — — — — — — — — — — — — — — — — — — —
K · business. Aukerak lotzen. Conectando oportunidades. Linking Business
Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruko eta kanpoko erakundeen arteko topagunea, harremanak, lankidetza eta negozio-garapena errazteko.
25 edizio · +300 erakunde parte-hartzaile · +600 aldebiko topaketa · lortutako merkataritza-akordioak