Entrenatu indarra, irabazi osasuna
Ba al zenekien indarra entrenatzeak zure osasuna eta eguneroko ongizatea hobetzen lagun diezazukeela?
Hitzaldi honetan, Baigenek indar-entrenamendua pertsona bakoitzaren ezaugarrietara zelan egokitu aztertuko du, haren genetika eta eguneroko beste aldagai batzuk kontuan hartuta, hala nola atsedena, ohiturak eta duen denbora.
Gaitasun eta egoera fisiko desberdinak dituzten pertsonentzat ariketa segurua, kontrolatua, eraginkorra eta eskuragarria izan dadin, haren dosia eta intentsitatea zelan doitu ere aztertuko dugu.
Jarrera zaintzera eta jarrera berean denbora luzez egotearekin lotutako eragozpenak murriztera bideratutako ariketak lanaldian nola txertatu erakutsiko dugu.
Formatu hibridoa: aurrez aurrekoa Zamudio/Derio Campusean eta online.