FORO PARKE – BASQUEFIK
Euskadiko Parke Teknologikoak, BASQUEFIKekin lankidetzan, finantza-ekosistema eta inbertsio-ekosistema PARKE inguruko enpresekin konektatzera bideratutako topagunetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Saio honetan, enpresek finantzaketa edo kapital-inbertsioa behar duten proiektuak aurkeztu ahal izango dizkiete BASQUEFIKeko kide diren erakundeei, Euskadiko hiru lurralde historikoetan, jarraian adierazitako datetan.
Topaketa horietara jende asko joaten bada, enpresak BasqueFIKek eta Parkek ezarritako irizpideen arabera hautatuko dira.