Inspira STEAM 2026-2027: Zientzia eta teknologiarako bokazioa piztuz
Euskadiko Parke Teknologikoak, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, INSPIRA STEAM 2026/27 Proiektua aurkezteko Webinar bat antolatu du, ekimenaren berri emateko eta enpresetan erreferenteak diren emakume eta gizon berriak batzeko, proiektuaren mentore diren aldetik, eta horrela, emakumeak Zientzian eta Teknologian duen zeregina babestea eta zabaltzea, eta gizarte berdinzaleagoa eta bidezkoagoa sortzen laguntzea.
Animatzen zara? Joan gure informazio-saiora eta argitu zalantza guztiak.
Gainera, Mariana Hernández-Delfinoren laguntza izango dugu, “Bloom!” liburuaren ideia nagusiak partekatzeko. STEM karreretan lan egiten duten edo lan egin nahi duten emakume guztiei eskainitako liburua da, eta teknologiako bidea helburu, metodo eta ikuspegi estrategikoarekin kudeatzeko metodologia propioa proposatzen du.
Teknologian emakumeen talentua garatzea ez da agenda paralelo bat: balioa sortzeko, erakundeak indartzeko eta etorkizun digitala adimen kolektibo gehiagorekin eraikitzeko estrategia zuzena da.