Talentu kualifikatua zure eskura

Bizitzen ari garen langile kualifikatuen eskasiaren testuinguruan, Euskadiko Parke Teknologikotik zuentzat lagungarriak izan daitezkeen talentua erakartzeko eta fidelizatzeko ekimenak identifikatu eta aurkezteko lan egiten dugu.

Deustuko Unibertsitatearen eskutik, Latinoamerikako STEM profesionalak zuen taldeetara erakartzea eta txertatzea errazteko ekimen bat hurbildu nahi dizuegu.

Urriaren 27an, RIEG Deusto – Bizkaia ekimenaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du eta AUSJAL Sareko (Latinoamerikako Unibertsitate Jesuitak) unibertsitateekin lankidetzan garatzen da. Bertan, ekimenean parte hartzen duten ikasleekin eta sareko Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Mexiko eta Uruguaiko bederatzi unibertsitatetako ordezkariekin aurrez aurre harremanetan jartzeko aukera izango duzue.

Egitaraua

  • RIEG Deusto – Bizkaiaren aurkezpena

María Lambarri, Deustuko Unibertsitateko Eragile Ekonomiko eta Sozialekiko Harremanetarako Unitateko zuzendaria.

  • Hautagaitzen aurkezpenak Elevator Pitch formatuan
  • Espres Aurkezpen dinamika: enpresa-ikasle-unibertsitate konexio-eraztunak

Jardunaldian zehar, ikasleekin eta unibertsitateetako ordezkariekin aurrez aurreko bilerak hitzartzeko aukera izango duzue.

Data: 2026ko urriaren 27a

Ordutegia: 15:15 – 17:00

Kokapena: X.0 aretoa, Zamudio/Derio Campusa, eraikin nagusia.

Izen ematea: https://inkestak.parke.eus/index.php/653956?lang=eu

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data
2026-10-27
Ordua
15:15 - 17:00
Kokapena
Campus Zamudio-Derio
Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak