GAIKERek hondakin plastiko konplexuen tratamendu zirkularrerako pirolisi-teknologian sakontzen du

Albisteak, Bizkaia

UPPLAST proiektuaren helburua ekonomia zirkularra sustatzea da, tratatzeko zailak diren hondakin plastikoak plastiko zirkular berri bihurtzeko

Gaur egun, lehengaien eskasia eta merkatu horretan dagoen presioa direla eta, GAIKER Teknologia Zentroak, Basque Research & Technology Alliance, BRTAko kideak, abian jarri du «Hondakin plastikoen ekonomia zirkularra aktibatzea teknologia termokimikoetatik eratorritako produktuen upgrading bidez, UPPLAST» proiektua.

UPPLASTek teknologia berriak ikertzen ditu, plastikozko eduki handia duten hondakin konplexuak aprobetxatzeko eta plastiko edo balio handiko produktu kimiko berri bihurtzeko. Proiektu honen helburu nagusia da EAEko industria-ehunari laguntzea plastiko askoko hondakinen eta errefusen tratamendu zirkularra ezartzen eta merkataritza-ustiapenean, birziklatze kimikoaren eta pirolisi selektiboaren bidez. Azken batean, ekonomia zirkularra sustatu eta Plastic2Plastic kontzeptuan sakondu nahi da. Horretarako, pirolisi-teknologiaren funtsezko hainbat puntutan sakonduko da, hala nola, PVCarekin eta gehigarri halogenatuekin eta metalekin oso nahastuta dauden hondakinen tratamenduan, klororik gabeko pirolisi-olioen eta eduki lurrunkor eta ez-organiko gutxiko solidoen ekoizpenean, argizarien birzirkulazioan eta morfologia eta dentsitate desberdinetako materialen etengabeko elikaduran, olioen upgradingean kalitatea areagotzeko, eta erreakzio-produktu guztien kontrolean eta monitorizazioan.

Gainera, proiektu honek optimizatutako, eraginkortasuneko eta bideragarritasuneko instalazioetan garatutako prozesuak ezarri nahi ditu, horixe eskatzen baitute gaur egun ekoindustriak, ingeniaritzek, findegiek eta petrokimikek.

Ikerketa hori Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, 2022ko Transferentzia Teknologikoa programaren barruan, eta lau fasetan banatzen da:
1. Hondakin-korronte desberdinak aztertuko dituzte, eta hondakin plastiko konplexuak eta nahastuak karakterizatu eta egokituko dituzte.
2. Pirolisi-prozesu bat garatuko du, ontzi arinen, industria-plastikoen eta ekoizpen-lerroetako polipropileno eta polietileno soberakinen hondakinak sailkatzeko erreusetatik datozen hondakin plastiko konplexuak tratatzeko.
3. Produktuen kalitatea kontrolatzeko tresnak ikertuko dituzte eta arazketa-prozesu aurreratuak garatuko dituzte.
4. Gaur egun behar bezala baloratzen ez diren Euskadiko hondakin plastikoen korronte nagusiak aztertuko dituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk