Gamesak 295 MW-z hornituko ditu parke txinatarrak

Bizkaia

Gamesa Corporación Tecnológicak Txinan duen lidergoari eusten dio Longyuan Electric Power Group Corporation sozietatearen eskaera batzuk jaso ondoren. Aipatu Txinako sozietatea herrialde asiarrean energia berriztagarrien aitzindari izateaz gain, Guodian Corporation Txinako korporazio elektrikorik handienaren kide da. Instalatu beharreko potentzia guztira 294,95 MW-koa da eta 2009an emango da. Era berean, kontratatutako turbina eolikoak Txinako zenbait parke eolikotan jarriko dira: guztira Gamesa G5X-850 KW produktu-plataformaren 347 unitate, Gamesak Tianjin-en dituen produkzio-zentroetan fabrikatutakoak. Eskaera horiek aerogeneneradoreen hornidura (dorrerik gabe), muntaketaren gainbegiratzea eta martxan jartzea hartzen dituzte barne eta baita bi urteko funtzionamendua eta mantentze-lanak ere.

Partekatu

Beste berri batzuk