Haizea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Albisteak, Gipuzkoa

Gehiengoa Euskadiko Orkestraren kide diren musikariz osatutako seikoteak Rimski-Korsakov eta Thuilleren obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, urriak 18, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan

Larunbat honetan, urriak 1811:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bigarren hitzordua izango da. Bertan, Haizea taldeak ‘Teklak eta haizeak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko bost musikari Euskadiko Orkestraren kide dira: Helene Billard-Alirol (flauta), Pascal Laffont (oboea), Sara Zufiaurre (klarinetea), Anne Charlotte Lacroix (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Arkaitz Mendoza pianojoleak osatuko du seikotea.

Miramongo Matinée honek dotoreziaz, kolorez eta sotiltasunez beteriko bidaia batean garamatza, ganbera-musikako errepertorioan gutxi interpretatzen diren bi lanetan barrena. Programa honek haizezko instrumentuen eta pianoaren arteko elkarrizketa jartzen du lehen planoan, eta lirismoz, umorez eta fineziaz bustitako bi bitxi ezezagun erakusten ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk