Hugo Zunzarren eta Silvia Leal geopolitikako, zibersegurtasuneko eta teknologiako adituak, Euskaltelen jardunaldi teknologikoetan

Hugo Zunzarren geopolitikako, ziberadimeneko eta zibersegurtasuneko adituak azalduko du nola lehia geopolitiko gero eta handiagoak mehatxu zibernetiko berriak sortzen dituen
Silvia Leal teknologiako eta etorkizuneko joeretako nazioarteko adituak, berriz, azalduko du zer arrisku dituzten enpresek zibersegurtasunaren arloan
Ekainaren 12an, Euskaltelen Jardunaldi Teknologikoen beste edizio bat egingo da Eneko Atxaren Azurmendi guneko Eneko jatetxean, Larrabetzun. XVI. edizio honetan, nazioarteko egoera geopolitikoan jarri du arreta Euskaltelek, zibersegurtasunari eta enpresek kontuan izan beharreko gakoei dagokienez. Izan ere, zibersegurtasuna lehentasun estrategiko bihurtu da mugarik gabeko mundu honetan.
Joera teknologiko eta geoekonomikoak eta gizartea eta enpresa-mundua izaten ari diren aldaketak aztertuko dituzte adituek, eta, besteak beste, humanoaren eta artifizialaren arteko pixkanakako bategiteari buruzko gogoeta egingo dute, eta horren abantailak eta desabantailak analizatuko dituzte.
Topaketa, zeina erreferente bihurtu baita euskal enpresentzat, Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko presidentearen hitzekin hasiko da, eta helburua izango da bilakaera teknologikoarekin eta digitalarekin lotutako hainbat gairi buruzko gogoeta egitea, adituen laguntzarekin.
Hugo Zunzarren: Arrisku zibernetikoak mundu multipolar batean: gobernu eta enpresentzako inplikazioak
Hugo Zunzarren adimen korporatiboko aditu eta CISOak aztertuko du nola botere globalaren zatiketak eta lehia geopolitiko gero eta handiagoak mehatxu zibernetiko berriak sortzen ari diren.
Bateko, estatuek babestutako zibererasoak eta, besteko, desinformazio-kanpainak, geopolitikako, ziberadimeneko eta zibersegurtasuneko adituak aztertuko du nola eragiten dieten arrisku horiek gobernuei eta enpresei. Horretaz gainera, zenbait estrategia proposatuko ditu mehatxu horiei aurrea hartzeko eta erakundeen erresilientzia sendotzeko mundu digital gero eta konplexuago batean.
Silvia Leal: Enpresentzako arriskuak eta gako estrategikoak
Silvia Leal teknologiako eta etorkizuneko joeretako nazioarteko adituak azalduko du zer arrisku dituzten enpresek, zibersegurtasunaren arloan, gaur egungo testuinguru teknologikoan.
Zibereraso sofistikatuak eta kultura digitalaren falta kontuan harturik, ikuspegi estrategikoa eskainiko du, azaltzeko zer egin daitekeen mehatxuei aurrea hartzeko eta zibersegurtasuna lehiarako abantaila bihurtzeko.
AleluIA saria
Teknologia aplikatzean adimen- eta sormen-plus bat inplementatzen duten proiektuak aintzatesteko, Euskaltelen 2025 Jardunaldi Teknologikoek, bigarren urtez jarraian, “aleluIA” sariak emango dituzte, erronka teknologiko bat asmamenarekin eta sormenarekin gainditzea lortu duten ekimenak saritzeko.