Imatek Berrikuntza Potentzial Onenaren QIA 2025 Euskadi eta QIA 2025 Spain sariekin aintzatetsia
Sari horiek sektore eta jarduera-eremu guztietako berrikuntza potentzial onenak bereizten dituzte
Imatek enpresak, egoitza Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio/Derio Campusean duenak, QIA 2025 Euskadi Saria eta Berrikuntza Potentzial Onenaren QIA 2025 Spain Saria jaso ditu. Sari horiek 2007an sortu zituen Excellence Finlandek, enpresetan eta erakundeetan proiektu berritzaileak bultzatzeko, konparatzeko eta proiektu berritzaileenei tokiko eta nazioarteko aintzatespena emateko.
Itziar Santxez Imatek-eko CEOaren hitzetan, “aitorpen honek indartu egiten du berrikuntzarekin, bikaintasunarekin eta irtenbide berritzaileen sorrerarekin dugun konpromisoa, gure proposamenak sektore guztiei benetako balioa emateko duen ahalmena bultzatu eta bermatzen baitute. “Euskaliten, CEXen (Bikaintasun Zentroak) eta epaimahaiaren lana eskertzen dugu; izan ere, haien balorazioari esker, gure proposamena Potentzial Handiko berrikuntzatzat hartu da. Lorpen hori Imateken ahaleginari, ezagutza handiari eta berrikuntza-gaitasunari esker lortu ahal izan da; izan ere, horri esker, aurrera egiten jarraitzen dugu, eta balio errealeko inpaktua sortzen dugu sektore guztietan horrelako irtenbide berritzaileekin. Beti pauso bat aurretik. “