Jesús Arrien, SPYRO Taldeko ordezkari berria Bizkaian

Bizkaia

* Konpainia informatikoarekin bat egin du Bilboko bulegoa sustatzeko eta SPYROren presentzia Bizkaian, Araban eta Kantabrian areagotzeko helburuarekin. Bertan bezeroak ditu dagoeneko, besteren artean, BSF, Lea Artibai, Matrinor, Metalúrgica de Bolueta, Ona-Press, Metal Performers edo Azterlan.

* Jesús Arrienek 30 urte baino gehiagoko eskarmentua du zerbitzu-enpresetan, batez ere Euskadin eta Espainiako iparraldean, bai eta aholkularitzaren sektoreko zenbait multinazionaletan ere.

SPYRO Taldeak, SPYRO enpresa-kudeaketarako softwarea (ERP) garatzen, merkaturatzen eta ezartzen berezitua den enpresak, Jesús Arrien izendatu du taldeko ordezkari berri Bizkaian.

Arrien Informatika lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta bere ibilbide profesionalean zerbitzu-enpresetan lan egin duenez –batez ere Euskadin eta Espainiako iparraldean–, sakonki ezagutzen du aipatu eremu geografikoko merkatua.

Halaber, aholkularitzaren sektoreko zenbait multinazionaletan jardun izan da ondoko arloetan: planifikazio estrategikoa, enpresa eta fabrikazio-instalazioen berregituraketa edo kudeaketa-sistema integratuen abiaraztea.

Jesús Arrienek konpainiarekin bat egin du Bilboko bulegoa sustatzeko eta SPYROren presentzia Bizkaian, Araban eta Kantabrian areagotzeko asmoz.

Partekatu

Beste berri batzuk