Laguntzen al digu berritzen?

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, inkesta bat abiarazi du euskal enpresan lanean eta laguntzen jarraitzeko
Innobasquek «Euskadiko berrikuntza irekiaren egoera» ezagutzeko inkesta bat egin du, euskal enpresak hobetzen eta haiei laguntzen jarraitzeko.
Hurrengo INKESTA estekan sartu besterik ez duzu egin behar, eta minutu gutxi batzuk baino ez dituzu beharko inprimakia betetzeko. Formula horri esker, Innobasquek Euskadin berrikuntza irekiari buruz gaur egun dugun egoeraren azterketa egin ahal izango du, eta, horrela, Euskadiko enpresei tresnarik onenak eskaintzen jarraitu ahal izango du eta haien berrikuntza-prozesuetan lagundu ahal izango die. Berrikuntza irekiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Berrikuntza irekirako eta berrikuntza-ekosistemetarako gidan aurki dezakezu.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da, 900 erakunde bazkide baino gehiago dituen elkarte publiko-pribatu bat, EAEko I+Gren % 63,1 ordezkatzen duena eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide dena.
Besteak beste, aukerak eta mehatxuak identifikatzen dituzte, Euskadin eragina izan dezaketen berrikuntza-joera globalak aztertuz. Berrikuntzarako euskal behatokia dira, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal politikak monitorizatzen eta ebaluatzen dituena; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak; horien eragina eta euskal I+G+b-k Europan duen nazioartekotze-maila. ETEei berritzen laguntzen diete, beren erakunde bazkideekin esperimentatuz sortutako ekintzen bidez. Zientzia eta teknologiako bokazioak inspiratzen dituzte gazteen artean, batez ere nesken artean; eta berrikuntza sozializatzen dute Euskadin, enpresen eta lurraldeen lehiakortasunerako palanka, bizi-kalitate altua hobetzeko eta mantentzeko.