Enpresak

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea komunitate bizia da, ezagutzaren eta garapen zientifiko eta teknologikoaren benetako ekosistema; 618 enpresa, ikerketa-fundazio eta berrikuntza-zentro korporazio handiekin eta startupekin biltzen ditu.
  • 2021an, 5.779 milioi euroko fakturazio bateratua erregistratua zuten
  • BPGd-ren gaineko % 7ko inpaktua du, enpleguaren gaineko % 7 eta bilketaren gaineko % 6,7
  • Euskadiko enpresen I&Gn; guztizko gastuaren % 37 baino gehiago inbertitu zuten: 589 milioi
  • Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko parkeek 20.305 pertsona biltzen dituzte guztira
  • Lantaldearen % 53 goi mailako tituludunak dira eta % 32k I+Gn egiten dute lan
  • 2021an, parkean dauden enpresek 131 patente erregistratu zituzten
  •  

Euskadiko Parke Teknologikoek hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea biltzen dute. Instalazioetan hainbat sektoretako enpresak kokatzen dira: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, elektronika, aeronautika, I&G;, medikuntza eta biozientzia, energia eta ingurumena, ingeniaritza, automozioa, zerbitzu aurreratuak, zerbitzu orokorrak, unibertsitatea eta prestakuntza-eragileak, berrikuntza eta inkubazioa.

Informazioaren teknologietako konpainiak dira parkeetan langile gehien biltzen dutenak; zehazki, horien lantaldea guztizkoaren % 22koa izan ohi da. Sektore horrek eragin berezia du Bizkaiko Parkean; bertan, IKTez arduratzen diren enpresek guztizko lantaldearen % 24 eskaintzen dute.

Euskadiko Parkeen Sareko plantillan pisu handiena duen beste sektore bat I+G da; ikerketan eta garapenean euskal parke teknologikoetako bost langiletik batek lan egiten du (% 19). Aipagarriak dira, halaber, elektronikaren sektoreak (% 10) eta biozientzien sektoreak (% 9).

Enpresen bilatzailea

618 ENPRESA BAINO GEHIAGO