Leire Meabe CIC energiGUNEko ikertzaileak Ikerbasque Research Fellow aintzatespena lortu du

Albisteak, Araba

Gaur egun CIC energiGUNEren elektrolito polimerikoen ikerketa-lerroan lan egiten duen zientzialariak bat egiten du Zientziarako Euskal Fundazioak Ikerbasque Research Associate Professors gisa aintzatetsitako zentroko ikertzaile-taldearekin

Leire Meabe Iturbe CIC energiGUNEko ikertzaileak Ikerbasque Research Fellow saria jaso du Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren eskutik. Fundazio hori Eusko Jaurlaritzak sustatu du ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko, talentua eta bikaintasunezko ikertzaileak erakarriz. Izendapen horrekin, CIC energiGUNEko 10 pertsonak dute Ikerbasque saria, horietako seik Research Professor kategorian, hiruk Research Associate Professor kategorian eta batek Research Fellow kategorian.

“Talentuaren aldeko apustua erabaki estrategikoetako bat da, eta aukera eman digu energiaren esparruan erreferentzia-posizioa lortzeko, eta hori agerian geratzen da horrelako aitorpenekin”, adierazi du Asier Urzelai CIC energiGUNEko Pertsonen Arloko zuzendariak. “Jakina, Ikerbasqueren lana funtsezkoa da erakarpen eta garapen profesionalerako gaitasun horri eusteko, eta, beraz, oso eskertuta gaude etengabe laguntzeagatik”, ziurtatu du.

Leire Meabe Iturbek gaur egun ikertzaile senior gisa lan egiten du CIC energiGUNEn, elektrolito polimerikoen ikerketa-lerroan fokua duten Material Organiko eta Hibridoen taldean. Izan ere, bere ibilbide zientifikoa oso lotuta dago material polimerikoekin, polimeroen kimikarekin eta elektrokimikarekin. 2014an, Kimikako gradua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, 2015ean, Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoak masterra.

Partekatu

Beste berri batzuk