Minersak bost milioi ordaindu ditu Progenika biofarmazeutikoaren %5aren truke
Minerales y Productos Derivados (Minersa) talde bizkaitarrak –bere matrizeak Bilboko Burtsan kotizatzen du– Progenika Biopharma konpainia biofarmazeutikoaren kapitalean sartu da eta akzioen %5 eskuratu du 5 milioi euroren truke. Fami Cuatro de Inversiones enpresaren bidez gauzatu den eragiketa horrek 100 milioitan balioztatu du Progenika. Test genetikoetarako biotxip berritzailea fabrikatu duen Progenika hiru ikertzaile bizkaitarrek sortu zuten 2000 urtean 480.000 euroko kapitalarekin.