Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa inauguratu dute

Albisteak, Gipuzkoa

2024ko apirilaren 28ra arte bisitatu ahal izango den erakusketak PLA harizpiekin, altzairu edo titanioarekin inprimatutako 50 pieza eta lurrean edo zementuan inprimatutako eraikinen prototipoak erakutsiko ditu

Erakusketan automobilgintzara, aeronautikara, medikuntzara, arkitekturara eta diseinura zuzendutako hainbat aplikazio erakargarri ikusi ahal izango dira

Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa inauguratu dute gaur. Erakusketak teknika gehigarri horren bidez ekoitzitako hainbat objektu hurbiltzen dizkie bisitariei. 3D inprimaketak, jasangarritasuna, azkartasuna, malgutasuna eta ekonomia protagonista diren aukeraz beteriko mundua zabaltzen du.

Erakusketa 2024ko apirilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta automobilgintzaren, aeronautikaren, medikuntzaren eta arkitekturaren edo diseinuaren sektoreetako industriei zuzendutako hainbat aplikazio interesgarri eta erakargarri aurkezten ditu. Gainera, jendeak 3D inprimaketa zer den, nola inprimatzen den, teknika horren ezaugarriak eta abantailak ezagutuko ditu.

Erakusketak, PLA harizpiekin, altzairu edo titanioarekin inprimatutako 50 pieza eta lurrean edo zementuan inprimatutako eraikinen prototipoak ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da 3Dn inprimatutako Europako eraikinik handiena. Objektu horien bidez, teknologia hori gure egunerokotasuna nola ari den eraldatzen ikusi ahal izango da. Inaugurazio-ekitaldiaren buru José María Echarri Heidelberg Materialsen Ohorezko Presidente eta bozeramailea, eta Rafael Pascual, Heidelberg Materialsen Añorgako lantegiko eta Museum Cemento Rezolako zuzendaria izan dira.

Testuen, bideoen eta inprimagailu baten laguntzarekin, “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketak 3D inprimaketaren aldakortasuna eta potentzialtasuna oso modu didaktikoan ezagutzera gonbidatzen gaitu. Hori, hain zuzen, 3D organo pertsonalizatuetan, 3D protesietan eta neurokirurgiako bioereduetan, aeronautikako 3D piezatan, 3D etxebizitzetan, 3D altzarietan, 3D diseinu eta bitxigintzan, arkeologia- eta arte-piezen 3D birsorkuntzetan eta abarretan islatzen da. Erakusketak ekoizteko modua aldatu duen teknologia erakusten du.

Erakusketan Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (EHU), OPTIMUS 3Dk, 3D STOAk, MRLASPIURek, Arquimañak, Javi Sánchezek, Kataluniako Arkitektura Aurreratuko Institutuak (IAAC), Goierri Eskolak eta Heidelberg Materialsek lagundu dute.

“3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren programazioaren parte da. Erakusketa 2024ko apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai Museum Cemento Rezolan (Añorga hiribidea, 36. Donostia).

Museum Cemento Rezolari buruz

Museuma oso toki eta eraikin berezian dago, Cementos Rezolaren fabrikak 1948an langileen seme-alabentzat eraiki zuen eskola zaharrean. 1997an, eskola erabilerarik gabe geratu ondoren, fabrikak Peña Ganchegui estudioari agindu zion hura birmoldatzeko, museo gisa izango zuen funtzio berrira egokitzeko. Erabilera berria, baina helburu bera: inguruko jendearen artean ezagutza eta kultura zabaltzea.

Izan ere, eraikina, fabrikak bere ingurunearekin duela 170 urtetik duen konpromiso sozialaren sinbolo da. Añorgako Heidelberg Materialsen lantegia da hiriko industriaren adierazle bizi bakarra, eta beti izan du konpromiso sendoa eta lotura zuzena haren historiarekin; izan ere, bertako labeetatik atera da Euskadiko azken mendeko obrarik adierazgarrienei bizia eman dien zementua.

Museoak lehen hezkuntzako ikasleentzako berariazko hezkuntza-programa bat du, baita bigarren hezkuntzarako eta lanbide- heziketarako jarduerak ere. Ikastetxe bakoitzaren beharrei erantzuteko asmoz, bisita komentatuak eskaintzen dira bertako espazio eta tailer egokituetara.

Heidelberg Materials konpainiaren Espainiako datuak

Heidelberg Materials eraikuntzarako material eta soluzio integratuen munduko fabrikatzaile handienetakoa da, eta posizio liderrak ditu zementuaren, agregakinen eta hormigoiaren merkatuan. Heidelberg Materials aitzindaria da karbonoaren neutraltasunerako bidean, eta 2050erako hormigoi guztia, gure azken produktua, karbonoan neutroa izateko helburua du.

Espainian, enpresaren presentzia zementu 2 fabrikak, 5 harrobik eta 4 hormigoi plantak osatzen dute, eta horiei esker integrazio bertikal ezin hobea du gure merkatu-eremuan. 170 urteko tokiko esperientziak gure bezeroei hiri eta azpiegitura seguruak, jasangarriak eta abangoardistak eraikitzeko aukera ematen duten kalitatezko eraikuntza-soluzioak eskaintzean oinarritutako lidergoa bermatzen du. Gaur egun, gure enpresak bere ekintza guztien erdigunean jartzen du ingurumenarekiko, deskarbonizazioarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko erantzukizuna.

 

Partekatu

Beste berri batzuk