Nobedadeak Next Generation 30-11-2021

Nobedadeak Next Generation EU________

Gobernuak Abangoardiako Osasunerako EBEPE aurkeztu du
Lau helburu eta zeharkako bost ildotan antolatuta dago EBEPE, eta 1.469 milioi € mobilizatuko ditu 2021. eta 2023. urteen artean.
Gehiago irakurri >

Funtsen instrumentalizazioa____________

Enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa digitalerako lehenengo deialdia iragarri du Gobernuak
500 milioi euroko zuzkidura izango du, eta “Kit Digital” laguntza-programaren barruan sartzen da. Programa horren zuzkidura osoa 3.000 milioi eurokoa da, eta haren helburua da milioi bat enpresa txiki eta ertain eta autonomoren eraldaketa digitala hobetzea.

Gehiago irakurri >
Gobernuak 615 milioi euro bideratuko du helmuga turistikoen jasangarritasunera
NGEU tresnaren eskutik datoz funtsak, eta Helmugetako Turismoaren Jasangarritasun Planen ezohiko programaren parte dira, non 1.858 milioi euro bideratu den guztira, datozen hiru urteetan.

Gehiago irakurri >
Gobernuak 20 milioi euroko deialdia egin du, Bikaintasun Zigilu Europarra duten espainiar proiektuei bideratutako
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren bitartez kudeatuko da deialdia eta, Horizonte Excelencia programako EIC Accelerator programaren barruan Bikaintasun Zigilua lortu duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

Gehiago irakurri >
Funtsen arautegia____________________
Europako Batzordeak babesa eman dio Espainiaren 2022rako Aurrekontu Planari
Urriaren 15ean bidali zen Bruselara 2022rako Aurrekontu Plana, gaur egun Diputatuen Kongresuan tramitatzen amaitzen ari diren kontu publikoen ildo nagusiak jasotzen dituena.
Gehiago irakurri >
Gobernuak Suspertze Planaren hedapenaren berritasunak jakinarazi dizkio Elkarrizketa Sozialaren Mahaiari
Nabarmentzekoa da inbertsioen arloan aurrerapen handiak egin izana, bai eta ikuspegi berde eta digitaldun berrindustrializazio baterako funtsezko erreformak ere.
Gehiago irakurri >
Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak jendaurrean jarri ditu hidrogeno berriztagarriko proiektuei laguntzak emateko oinarri arautzaileak
Ministerioaren bi agindu argitaratu dira, jatorri berriztagarriko hidrogenoko proiektuei laguntzak emateko eta horiek deskarbonizatzeko zailak diren sektoreetan barneratzeko oinarri arautzaileekin.
Gehiago irakurri >