PARKEA MUSIK FEST MUSIKAZ BETE DU ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEA

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Araban antolatu du lehen aldiz ekimen hau, eta bertan parte hartzen duten artistak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetako profesionalak dira

Parkea Musik Fest ekainaren 30ean lurreratu zen Arabako Teknologia Parkean. Duela sei urte jaiotako musika jaialdia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero abiarazten duen lehiaketa irabazi zuen ekimena oinarri hartuta, laugarren edizioan itzuli da, pandemiak behartuta. Hitzordua arratsaldean izan zen, Arabako Teknologia Parkearen Eraikin Nagusian.

 

 

Jaialdira 200 lagun inguru joan ziren. Carlos Tego (indie-rock) taldearen kontzertuarekin hasi zen, ondoren Blue Painters (rock) jo zuen, ondoren El Cantar del MiuCIC (pop-rock), Bilongo Latin Trío (latin) eta azkenik DJ Session bat. Carlos Tegok KREANen egiten du lan, Blue Painters-eko kideak TECNALIAkoak dira, El cantar del MiuCIC CIC energiGUNEko langileek osatzen dute eta Bilongo Latin Trío RETAbeten lan profesionala egiten duten artistak dira.

 

 

 

Parkea Musik Fest jaialdiak jarraipena izango du urriaren 6an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo den jaialdiarekin. Edizio honetako azken hitzordua urriaren 13an izango da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.