Irmotasunez egiten dugu ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua
Parkean daude euskal enpresa guztien % 1, eta eskualdean I+Gean egiten den gastuaren % 37 egiten dute.
Enpresa-ekosistema jasangarri, teknologiko eta kolaboratiboa aurkituko duzu Parkean, berrikuntza eta enpresa-bikaintasuna bultzatzen dituena.
Euskadiko Parke Teknologikoa aukeratzeko arrazoi ugari dago, baina Parkea aukerarik onena bihurtzen duten sei ideia nagusitan bateratu ditugu arrazoi horiek guztiak.
Parkean daude euskal enpresa guztien % 1, eta eskualdean I+Gean egiten den gastuaren % 37 egiten dute.
Merkatura iristen eta hazten laguntzen diegu enpresei; gainera, enpresa-ingurune konektatua eta kolaboratiboa bultzatzen dugu, konpainien eta erakundeen arteko aukerak sortzen dituena.
Uste dugu enpresetako profesionalak direla haien balio nagusia eta, horregatik, talentua inspiratzeko eta trebatzeko ekimenak bultzatzen ditugu.
Gure azpiegitura modernoek start-up, scale-up eta multinazionaletarako bulegoak eskaintzen dituzte, 20 eta 2.800 metro koadro arteko lokalak, batzarretarako gelak, ekitaldietarako aretoak, coworking-erako gelak eta erabat urbanizatutako partzelak.
Pertsonentzako pentsatutako zerbitzu, espazio eta azpiegitura ugari dugu, hala nola jatetxeak eta hotelak, haurtzaindegiak, berdeguneak, merkataritza-espazioak, kirol-guneak eta ongizate-zentroak.
Kokaleku estrategikoa, industria-sektore sendoa duena, eta munduko leku guztietatik iristeko erraza dena, ingurune berdeekin, hondartzekin, kultura- eta aisialdi-eskaintzarekin eta munduko gastronomia onenetako batekin.
Parkean I+Geko 660 enpresa eta eragile baino gehiagoko komunitatea dugu, eta jakintzaren transferentzia eta industriarako estrategikoak diren sektoreetan espezializatutako talentua batzen dituen ekosistema bat osatzen dute.
Gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko soluzio pertsonalizatuetan jartzen dugu arreta, ikerkuntza eta osasun-teknologia aurreratuen garapena bultzatuz.
Soluzio energetiko garbi eta eraginkorrak garatzen lan egiten dugu, energia-iturri berriztagarrien eta energia biltegiratzeko teknologia aurreratuen erabilera sustatuz.
Berrikuntza eta enpresa-soluzio adimentsuen garapena sustatzen ditugu, eraldaketa digitala eta industria-prozesuen automatizazioa sustatuz.
Euskadiko Parke Teknologikoan sektore estrategikoetan espezializatutako enpresa-ekosistemak bultzatzen ditugu, soluzio teknologiko berritzaileak garatzeko enpresen eta ikerkuntza-zentroen arteko lankidetza bultzatuz.
Gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko soluzio pertsonalizatuak garatzeko lan egiten dugu, berrikuntza eta enpresen eta ikerkuntza-zentroen arteko lankidetza sustatuz.
Industriarako soluzio teknologiko berritzaileak gara daitezen sustatzen dugu, eraldaketa digitala eta industria-prozesuen automatizazioa bultzatuz.
Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak garatzen ditugu, I+Gren arloan enpresen eta ikerkuntza-zentroen arteko lankidetza sustatuz.
Soluzio teknologiko garbi eta eraginkorrak gara daitezen sustatzen dugu, energia-iturri berriztagarrien eta energia biltegiratzeko teknologia aurreratuen erabilera bultzatuz.
Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak gara daitezen bultzatzen dugu, I+Gren arloan enpresen eta ikerkuntza-zentroen arteko lankidetza sustatuz
Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak garatzen lan egiten dugu, jasangarritasuna eta ingurumenaren babesa bultzatuz.
Mugikortasun jasangarria bultzatzeko ekintzak bultzatzen eta sustatzen ditugu, eta, horrela, berrikuntzatik arlo hori hobetzen laguntzen dugu.
Sektorerako soluzio teknologiko berritzaileak gara daitezen sustatzen dugu, negozioetan eraldaketa digitala eta berrikuntza bultzatuz.