Espaziora jaurti dute “Garai”, Satlantis enpresaren ‘made in Euskadi’ laugarren satelitea
Satlantis euskal enpresak “Garai” deitutako bere laugarren satelitea orbitan jarri du. Espaziora jaurti dute Transporter-12 misioan, Falcon 9 kohete batean, Vandenbergeko (Kalifornia) aire-basetik. Euskal Herriko Arrisku-Kapitaren Kudeaketa Sozietatearen bitartez, Eusko Jaurlaritzak badu enpresaren kapitalan % 6,45ko partaidetza. Euskadiko Parke Teknologikoko Leioa Campusean egoitza duen sektore aeroespazialeko enpresak ekitaldi bat egin du, Argentinako Buenos Aires hiria sortu zuen Juan de Garai XVI. mendeko euskal aurkitzailearen oroimenez deitutako satelitearen jaurtiketa ospatzeko. Bertan izan dira, Juan Tomás Hernani Satlantiseko CEOarekin batera, Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordea, Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko Bizkaiko foru diputatua, Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendari nagusia eta Arrate Aranbarri Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa Sozietatearen zuzendari nagusia, besteak beste.
“Garai” 115 kg-ko ‘made in Euskadi’ mikrosatelite bat da, beren bihotza iSIM-90 eta iSIM-170 tresna optiko bikoitza baitu. Lurra behatzeko doitasun handiko kamerez hornitua dago, eta berotegi-efektuko gasen emisioak monitorizatzeko, hondamendi naturalak eta suteak aurreratzeko edo energia garraiatzeko sareetan galerak zaintzeko erabil daiteke. Mundu mailako satelite aurreratuenen familian kokatzen da “Garai”, URDANETA-ARMSAT1, GEISAT P. eta HORACIOrekin batera.
Andoitz Korta sailburuordeak baloratu duenez, “Satlantis Euskadiko sektore aeroespazial indartsuaren adibide ona da. Puntako teknologiako industria isalatzen du, digitalizatua dagoena, lehiakorra dena eta etorkizunera begiratzen duena. Duela 11 urtetik hona zuekin egon gara, eta bide luzea egin dugu elkarrekin lehen jaurtiketarik, prototipoak asmatzetik industrializatzera pasatuz. Eragin handia duzue enpresa txiki askoren artean, eta balio kate garrantzitsua erakartzeko gaitasuna ere baduze, zuen inguruan garapen ekonomikoa, enplegua eta aberastasuna sortuz”.