Sei enpresa berrik euren jarduera aurkeztu dute Euskadiko Parke Teknologikoko enpresak konektatzeko K·business ekimenean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, K·business

BasqueCCAM, Edinor, Ernst Schweizer AG, Qualipharma, Ulma Embedded eta Seaquenz dira azken hilabeteetan Euskadiko Parke Teknologikoko Campusetan ezarri diren eta topagune honetan parte hartu duten erakundeetako batzuk

Parke Teknologikoko 22 erakundetako 30 pertsonak parte hartu duten ekimenak, aurrerantzean elkarren artean 26 B2B topaketa egitea erraztu du

Euskadiko Parke Teknologikoak uztailaren 10ean egin zen K · business topaketan aurkeztu ditu duela gutxi beren campusetan ezarri diren enpresa-taldeko sei erakunde berri. Basque CCAM, Edinor, Ernst Schweizer AG, Qualipharma, Ulma Embedded eta Seaquenzek euren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak azaldu dituzte Parke teknologikoko 22 erakundetako 30 pertsonak parte hartu duten topagune honetan. Ondorioz, 26 B2B topaketa formalizatu dira haien artean.

Egindako topaketarekin dagoeneko 20 edizio egin dira. Guztira 300 erakundek baino gehiagok hartu dute parte, eta aldebiko 600 bilera baino gehiago egin ahal izan dira, horietako asko merkataritza-akordioekin amaitutakoak. Alde horretatik, Parke Teknologikotik gogorarazi dute K·business jardunaldien helburu nagusia harremana, lankidetza eta negozioaren garapena bultzatzea dela.

Aurkezpen-erronda

Jardunaldian 30 bat pertsonak hartu dute parte, eta enpresa bakoitzak aurkezpen-txanda bat izan du. Horri esker, aldebiko 26 topaketa egin dira, inskribatutako erakundeen arteko harremana, lankidetzarako aukerak eta negozio-garapena errazteko.

BasqueCCAM elkarteak I+G eta berrikuntza ekosistema sortzea sustatzen du, Euskadin mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomorako (CCAM) teknologiak eta soluzioak sustatzeko, tokiko, estatuko eta nazioarteko proiekzioarekin Donostia Campusetik, Vitoria-Gasteiz Campusean ere presentzia izanik, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu nahi dituzte, digitalizazioan oinarritutako mugikortasun-produktu eta -zerbitzuak sortzeko potentzial handia sortuz.

REPSOLen % 100 filiala den Edinorrek banatutako eta partekatutako autokontsumoan eta energiaren erosketa mankomunatuan oinarritutako energia soluzioak bultzatzen ditu Abanto Campusetik. Tokiko energia-komunitateen bidez, herritarren, tokiko agintarien eta enpresen parte hartzea sustatzen du banatutako energia-proiektuetan, bertako kideak bizi diren hirian edo udalerrian energia berriztagarria sortzea sustatuz. Horretarako, eraikinen estalkiak (publikoak zein pribatuak) baliatzen dira sorkuntza-iturri berriztagarriak instalatzeko eta energia hori autokontsumo kolektiboko sistema batean partekatzeko.

Ernst Schweizer AG enpresak eguzki-moduluak teilatuetan muntatzeko egiturak eta teilatu fotovoltaikoen sistema integratuak egiten ditu Zamudio/Derio Campusean. Eguzki-teknologia eraikin bakoitzera darama, esfortzu txikienarekin. Solrif teilatuko sistema fotovoltaiko patentatuak teilatu inklinatuetako teila estaldura klasikoa ordezkatzen du. MSP muntaia-sistemak teilatu lau, inklinatu edo metalikoetako sistema fotovoltaiko klasikoetarako soluzioak eskaintzen ditu.

Qualipharmak laguntza globala ematen die bere egunerokoan kalitate parametro zorrotzak betetzen dituzten sektorei, kosmetika, ospitale, farmazia edo elikadura sektoreei, besteak beste. Zamudio/Derio Campusetik 5 negozio-lerro desberdin eskaintzen ditu: aholkularitza, kualifikazioak, balioztatzeak, kalibrazioak eta prestakuntza. Horiek guztiak ondo koordinatuta, erantzun integrala ematen diete zure proiektuei, modu arin eta zehatzean.

Donostia Campusean bulego berria duen ULMA Embedded Solutionsek, ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu produktu elektronikoaren bizi zikloan. Bere zerbitzu-katalogoak barne hartzen ditu arau-eskakizun handiko sektore arautuetako (automobilgintza, aeronautika, etab.) sistemen ingeniaritza, produktu elektroniko industrialaren diseinua eta neurketa-, test- eta kontrol-sistemen garapena. Horrez gain, AAren gaitasuna duten IoT-en “end-to-end” soluzio berritzaile eta zibersegurua garatu du aktibo industrialak monitorizatzeko.

Seaquenz Vitoria-Gasteiz Campusean dagoen ingeniaritza-enpresa da, trantsizio jasangarriaren erronkan zentratua eta emaitzetara bideratua. Enpresaren ardatza ingeniaritza aeroespazial eta eolikoan dago. Bere know-how-a eta startup pentsamoldea erabiliz, Seaquenzek, erabiliak izateko prest dauden eta gero eta gehiago hobetzen diren kontzeptu funtzionalak lortzen ditu.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoko Networking zerbitzua da. Enpresei inguruko beste enpresa eta eragile batzuekin elkar ezagutzen eta harremanetan jartzen laguntzea du helburu, lankidetzarako eta negozioa garatzeko aukerak identifikatuz eta sortuz.

K·business zerbitzua Euskadiko Parke Teknologikoaren BEParke ekimenaren barruan dago. Ekimen horren helburua enpresa-proiektuen beharrei erantzutea da, zerbitzu espezializatuen katalogo berriaren bidez. Horrela, K·business Neworking zerbitzuaz gain, PARKE markak beste lau zerbitzu berri ditu: K·talent, K·impulse, K·future eta K·media, garapen enpresariala, profesionala eta pertsonala bultzatzeko pentsatuak https://parke.eus/eu/zerbitzuak/

Partekatu

Beste berri batzuk