Spyro Software Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartearekin elkarlanean ari da bezeroei esker
Spyroren bezeroek berriki egindako gogobetetze-inkestan jasotako erantzunei esker, Gipuzkoako enpresak dohaintza solidarioa egin dio Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari
Spyro Software-k, industria- eta banaketa-enpresentzako ERP soluzioetan espezializatutako enpresak, dohaintza ekonomikoa egin dio Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari, bezeroek gogobetetze-inkesta batean parte hartu dutelako.
Inkesta osatu duen enpresa bakoitzeko, Spyrok 5 €eman ditu, eta ekarpen esanguratsua egin du minbizia duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko, prebentziorako, gizarte-kontzientziaziorako eta ikerketa bultzatzeko.
“Gure bezeroei entzutea funtsezkoa da eboluzionatzen jarraitzeko. Ekimen honi esker, gure zerbitzuak hobetu ahal izan ditugu eta, aldi berean, benetan inportantea den kausa bati lagundu “, nabarmendu du Maialen Eguino Spyro Softwareko gerenteak.