Parkek indartu egin du DES2025ean teknologia disruptiboak bultzatzeko zeregina

Euskadiko Parke Teknologikoak Digital Enterprise Show 2025 (DES) ekitaldian parte hartu du, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearen (APTE) eta DISRUPTIVE plataformaren eskutik. Eraldaketa digitalari buruzko Europako ekitaldi handienetako bat da
Ekosistema berritzailea sustatzeko helburuarekin bat etorriz, APTEk mahai-inguru bat antolatu du, parke zientifikoek eta teknologikoek eraldaketa digitalaren bultzatzaile gisa duten zeregina ardatz hartuta.
Saioan zehar, Parke ekosistemaren lidergoa nabarmendu zen teknologia disruptiboen garapenean, hala nola konputazio kuantikoa, ingurune industrialari aplikatutako adimen artifiziala eta zibersegurtasuna. Era berean, Ikerbasquek nazioarteko talentu zientifikoa erakartzeko duen funtsezko eginkizuna nabarmendu zen.
Bilkuran Málaga TechParkek ere parte hartu zuen, mikroelektronikaren eta IMECen erdieroaleen zentroaren etorkizuneko ezarpenaren alde egindako apustua balioetsi zuena, eta Salamanca Techek, bioteknologian, prestakuntzan eta talentu gaztearen garapenean punta-puntako ekimenak aurkeztu zituena.
Ekitaldian, gainera, IA, zibersegurtasuna edo konputazio kuantikoa bezalako funtsezko teknologiei buruzko bigarren mahai-inguru bat egin zen, Vicomtech, Xitaso, Menntun eta CiberTECCH bezalako erakundeen parte-hartzearekin, baita B2B enpresa-topaketak eta Extremadurako Zientzia eta Teknologia Parkeak gidatutako Europako proiektuen aukerei buruzko saio bat ere.
Edizio honek teknologia-parkeek berrikuntzarako eta lankidetzarako nodo gisa duten zeregina indartu du, Parkerekin, Euskaditik gure gizartea eraldatzen ari diren teknologien garapenari lagunduz.