UDALEKUAK 2026: Imajinatu, jolastu, ikasi. Vitoria-Gasteiz Campusa

Albisteak, Araba, K·talent

Euskadiko Teknologia Parkeak, Hazian Kultur Elkartearekin, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udalekuen edizio berri bat jarri du abian, lana eta familia bateragarri egitea errazteko helburuarekin.

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Gainera, txango bat egingo da aste/txanda bakoitzeko.

Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa emango zaie familiei.

Informazio guztia, datak, ordutegiak eta prezioak barne, hurrengo estekan daukazue: LINK

Izena emateko epea maiatzaren 30era arte zabalik egongo da eta lotura honen bidez egingo da. 

Non: Eraikin Nagusian Vitoria-Gasteiz Campusa

Noiz: ekainaren 22tik  uztailaren 24ra

Info +: T. 944 24 58 42hazian@hazian.eus

Partekatu

Beste berri batzuk