Balio proposamena
Euskadiko Parke Teknologikoa Parkeko enpresen jardueren balio proposamena haien xede-publikoari eta merkatu potentzialei ezagutarazteko erreferentziazko transmisio-kanala bihurtu da.
ideiak ikusaraziz
Euskadiko Parke Teknologikoa Parkeko enpresen jardueren balio proposamena haien xede-publikoari eta merkatu potentzialei ezagutarazteko erreferentziazko transmisio-kanala bihurtu da.
Parke Teknologikoaren Komunikazio Arloaren egitura, haren baliabideak eta komunikabideekiko kontaktuak Parke enpresen eskura jartzen dira, haien jarduera, lorpen eta proiektuen irismena areagotzeko.
www.parke.eus webgunea da Parke Teknologikoaren eta Parkeko enpresen jardueretarako informazio-erreferentzia nagusia, intereseko edukiak eskaintzen dituena eta etengabe eguneratzen dena.
Parke Teknologikoak berariazko bi euskarri ditu Parkerako interesekoak diren albisteak emateko: Euskotek hiruhilabetekaria, paperean banatzen dena –PDF formatuan ere eskura daiteke online–, eta enpresa-buletin digitala.
Parke Teknologikoak kontuak ditu plataforma nagusietan, eta bere jarduerak eta Parke enpresen jarduera nabarmenenak jasotzen eta eskaintzen ditu plataforma horietan. X (Twitter) sare sozialaren berehalakotasuna, Instagram eta Facebooken dinamismoa eta LinkedInen ikuspegi profesionalagoa baliatzen ditu Parke Teknologikoak, uneoro bere enpresen jardueraren jarraipena egiteko.
Parke Teknologikoaren Komunikazio Arloak Prentsa Kabinetearen zerbitzu zehatzak erabiltzen aukera eskaintzen die Parkeko enpresei haien jardueren zabalkundea egiteko, komunikabideetara iristeko modurik onena lortzeko azken helburuarekin.
Euskotek aldizkariaren hedapenak +3000
Enpresa-buletina jasotzen duten pertsonak +2600
Informazioa jasotzen duten enpresak +660
Online jarraitzaileak +8900