K·media

ideiak ikusaraziz

Balio proposamena

Euskadiko Parke Teknologikoa Parkeko enpresen jardueren balio proposamena haien xede-publikoari eta merkatu potentzialei ezagutarazteko erreferentziazko transmisio-kanala bihurtu da.

Erreferentziazko kanala

Parke Teknologikoaren Komunikazio Arloaren egitura, haren baliabideak eta komunikabideekiko kontaktuak Parke enpresen eskura jartzen dira, haien jarduera, lorpen eta proiektuen irismena areagotzeko.

Argitalpenak

Parke Teknologikoak berariazko bi euskarri ditu Parkerako interesekoak diren albisteak emateko: Euskotek hiruhilabetekaria, paperean banatzen dena –PDF formatuan ere eskura daiteke online–, eta enpresa-buletin digitala.

Sare sozialak

Parke Teknologikoak kontuak ditu plataforma nagusietan, eta bere jarduerak eta Parke enpresen jarduera nabarmenenak jasotzen eta eskaintzen ditu plataforma horietan. X (Twitter) sare sozialaren berehalakotasuna, Instagram eta Facebooken dinamismoa eta LinkedInen ikuspegi profesionalagoa baliatzen ditu Parke Teknologikoak, uneoro bere enpresen jardueraren jarraipena egiteko.

Informazioa zabaltzea

Parke Teknologikoaren Komunikazio Arloak Prentsa Kabinetearen zerbitzu zehatzak erabiltzen aukera eskaintzen die Parkeko enpresei haien jardueren zabalkundea egiteko, komunikabideetara iristeko modurik onena lortzeko azken helburuarekin.

  • Euskotek aldizkariaren hedapenak +3000

  • Enpresa-buletina jasotzen duten pertsonak +2600

  • Informazioa jasotzen duten enpresak +660

  • Online jarraitzaileak +8900

Ekosistema oso bat enpresen eta profesionalen zerbitzura

Zerbitzu bereizgarrien katalogo handiena dugu zure enpresa- eta lanbide-proiekturako. Galde iezaguzu!

Kontaktatu