“Zientzia eta Teknologia Femeninoan” programak Euskadiko Parke Teknologikora hurbiltzen ditu emakumezko gazteak, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko.
Euskadiko Parke Teknologikoak “Zientzia eta Teknologia Femeninoan” programarekin bat egin du aurten ere. APTEk (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) sustatutako ekimen honen helburua da emakume ugarik zientzia eta teknologiaren alorrean egiten duten lana ikusaraztea eta ikasle gazteen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea
Aurten, “Unibertsoa aldatzeko zain dago” lelopean, programaren 7. edizioa egingo da, eta etorkizuneko emakume zientzialarien eta teknologoen belaunaldiak inspiratzeko erreferente gisa sendotuko da.
Euskadiko Parke Teknologikoaren Plan Estrategikoaren funtsezko atala da emakumeak zientzia eta teknologiarekiko duen zeregina bultzatzea, gure sei campus aktiboetan planifikatutako ekintza guztietan emakumearen ordezkaritza sustatuz.
Azaroaren 25etik 29ra bitartean, jarduera-agenda bat garatuko da hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Bertan, 10 ikastetxetako 600 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dutela aurreikusten da. Horrez gain, esparru zientifiko-teknologikoan erreferenteak diren emakumeen lankidetza ere izango da, eta ikasleek haiekin hitz egiteko eta beren kezkak azaltzeko aukera izango dute. Hiru lurraldeetan aurreikusitako programazioa eta profesionalak honako hauek izango dira:
• Azaroak 25, Araba: Laura Vega (Industria Ingeniaria, CTA)
• Azaroak 26, Araba: Elena Díaz de Apodaca (Zientzia Kimikoetan doktorea, Tecnalia).
• Azaroak 28, Gipuzkoa: Silvia Gómez (MSAT laborategietako managerra, Viralgen) eta Andreina Morales (Robotika Saileko arduraduna, Cyber Surgery).
• Azaroak 29, Bizkaia: Estibaliz Capetillo Glez. de Zárate (ikertzaile nagusia, Achucarro) eta Reyes Calco (Ikerbasque Research Associate, BCMaterials).
2023 EDIZIOA
Etorkizuna irudikatzeko aukera bat
Programak STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) eremuan inspiratzea ez ezik, genero-oztopoak haustea ere bilatzen du, ikasle gazteei esparru zientifikoak eskaintzen dituen aukeren ikuspegi hurbila eta erreala eskainiz.
Euskadiko Parke Teknologikotik, aukera hau aprobetxatzera animatzen ditugu parte-hartzaileak, zientziaren eta teknologiaren unibertsoaren aldaketa emakumeek gidatuko duten etorkizun bat irudikatzeko.