Zientzian eta teknologian neskei eta emakumeei espazioak irekiz
Euskadiko Parke Teknologikoek Inspira manifestua sinatu dute, esparru zientifiko-teknologikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko konpromisoa
Itziar Epalzak, Euskadiko Parke Teknologikoen zuzendari nagusiak, Inspira manifestua sinatu du aurten ere, esparru zientifiko-teknologikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde aktiboki lan egiteko konpromisoa. Manifestuak zazpi ekintza-ildotan jartzen du fokua: jada berdintasuna dagoela dioen uste faltsua hausnartzea eta berrikustea; publikoki onartzea emakumeek eta gizonek gaitasun, eskubide eta erantzukizun berberak dituztela; gizartea kontzientziatzeko lan egitea, berdintasunik eza saihesteko ekintza positiboen beharraz; emakume zientifikoak eta teknologo historikoak eta gaur egungoak ikusaraztea; estereotipo sozialak iraultzea, genero-rolei buruzko sinesmenak desmitifikatuz; gizarte- eta hezkuntza-testuingurua erraztea, non neskak animatuta, gai eta aitortuta egongo diren beren etorkizuna baldintzarik gabe aukeratu ahal izateko; eta emakumeen ahalduntzean laguntzea.
Emakumeak zientzia eta teknologiarantz duen papera bultzatzea funtsezkoa da Euskadiko Parke Teknologikoen 21-24 Plan Estrategikoan, emakumeek parkeek planifikatutako ekintzetan parte har dezaten sustatuz eta emakumeak STEAM postuetan duen zeregina babestuz eta ikusaraziz.
Bokazio zientifikoen eta teknologikoen sustapena parkeetatik bultzatzen ari diren jardueretako bat da, batez ere parkeek berrikuntza-sistema lehiakor baten garapenean izan dezaketen eraginagatik; horretarako, ezinbestekoa da gizartearen % 100 edukitzea.
Dagoeneko 445 erakundek bat egin dute manifestuarekin, eta helbide honetan deskarga daiteke: https://inspirasteam.net/manifestua /