Zure esperientzia inspirazioa da

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Euskadiko Parke Teknologikoan badakigu zientzia eta teknologia aurrera egiten dutela zure bezalako pertsonen eskutik. Eta talentu femeninoari ikusgarritasuna ematea ere aurrera egitea dela.

Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian harira, otsailaren 3tik 11ra bitartean gure plataformak —webgunea eta sare sozialak— ikusgarritasun eta aitortza gune bihurtuko dira, Parke Teknologikoko enpresetan eta zentroetan berrikuntza, ezagutza eta etorkizuna bultzatzen dituzten emakumeentzat.

Ecosistema honen parte bazara, zure partehartzea nahi dugu. Zure ibilbideak inspiratu, bidea ireki eta bokazioak piztu ditzake.

Parte hartzea oso erraza da: bidali komunikazioa@parke.eus helbidera:

  • Izen-abizenak
  • Argazki digital bat (gut. 500 px)
  • Prestakuntza
  • Zer egiten duzun (geh. 150 karaktere)

Profil berri bakoitzak balioa gehitzen du. Dagoeneko 230 emakume zientzialari eta teknologo baino gehiago ikusgai daude Parkeren webgunean. Profil berri bakoitzak eragin handiagoa sortzen du eta parte hartze bidezkoagoa indartzen du.

Jadanik argitaratutako profilak ezagutu hemen eta parte hartzeko animatu zaitez. Zure esperientzia inspirazioa da.

Partekatu

Beste berri batzuk