Donostia/San Sebastián, (nano)zientziako eta teknologiako hiria

Albisteak > 2019 > Donostia/San Sebastián, (nano)zientziako eta teknologiako hiria

ACS nano nanozientziaren arloko aldizkari ezagunenetako bat da; aldizkariak zenbaki birtuala kaleratu du, eta hark nabarmendu egiten du Donostia/San Sebastiánek nanozientziari eta teknologiari egiten dion ekarpena, eta bertan Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko zenbait enpresa nabarmentzen dira: CIC biomaGUNE, Cidetec teknologia-zentroak, CEIT, eta Tecnalia, Biodonostia Osasun Institutua

Donostiaren edertasuna, gastronomia eta kultura-bizitza gure hiri txikiaren ezaugarri aipagarrienetako batzuk dira. Hala ere, ACS nanoren azken zenbaki birtualaren ondoren, Donostia zientziaren eta teknologiaren hiri gisa ere eraikitzen da, bereziki nanozientzien eremuari eskainitako hiri gisa; Donostiako nanozientzien erkidegoak arloari egiten dion ekarpena nabarmentzen da.

Argitaratutako lanean deskribatzen den bezala, hiriak polo aktiboa du nanozientziaren arloan; hartan, nazioarteko eta bikaintasuneko proiekzio-zentroak daude, besteak beste, Nanozientzien Ikerketa Kooperatiboko Zentroa (CIC nanoGUNE), Donostia International Physics Center (DIPC), Diseinu eta Ingeniaritza Makromolekularraren Euskal Zentroa (Polymat), Biomaterialen Ikerketa Kooperatiboko Zentroa (CIC biomaGUNE), Cidetec, CEIT eta Tecnalia teknologia-zentroak, eta Biodonostia Osasun Institutua, Materialen Fisika Zentroarekin (CFM), Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Zientzia Ikerketen Goi Kontseiluaren (CSIC) zentro mistoarekin batera.

Ikerzeko indar horren inpaktua azken hamarkadan ACS Nanon egin dituzten 100 argitalpen baino gehiagok islatzen dute; haietako batzuek, dagoeneko, inpaktu esanguratsua izan dute eta zenbaki birtual honetan nabarmentzen dira.

Egileek adierazi dutenez, “lankidetzako lan hori toki-mailan eta mundu-mailan nanoteknologiaren industria-garapenarekin dugun konpromisoarekin konbinatzen da; horrek, gure erkidegoan lehen kategoriako industria-ikerketa areagotzea ez ezik, nanoteknologian oinarritzen diren eta etorkizun handikoak diren enpresa sortu berriak abiaraztea ere ekarri dute”.

Nabarmendutako erakundeek baieztatzen dute Espainiako eta Euskadiko agintaritzen etengabeko laguntza sinergikoaren bidez, nanozientziaren eta nanoteknologiaren eremuko ikerketa-jarduerak jarraituko duela gora egiten, hiri eder horretan. Donostia/San Sebastiánek zin egiten du (nano)zientziaren eta teknologiaren hiri izaten jarraituko duela.