Euskadiko Teknologi Parkeetako zuzendariak Inspira Steam proiektua nabarmendu du bokazio zientifikoa sustatzen duelako ikasleen artean

2020 > Euskadiko Teknologi Parkeetako zuzendariak Inspira Steam proiektua nabarmendu du bokazio zientifikoa sustatzen duelako ikasleen artean

Itziar Epalzak Leaders in Tech konferentzian parte hartu du Deustuko Unibertsitatean

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendari Itziar Epalzak Inspira Steam proiektua nabarmendu du. Deustuko Unibertsitateak Euskadin abiarazia 2016an, Parkeen Sareak aktiboki kolaboratzen du proiektu horretan, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituelako ikasleen artean. Epalzak Deustuko Unibertsitatean egin den Leaders in Tech hitzaldian parte hartu du, non hizpide hartu baitira adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, Blockchain edo zibersegurtasuna bezalako teknologietan lortutako aurrerapenak.

Esan du Inspira STEAM proiektuak Teknologi Parkeen Sarearena bezalako ekosistema bat duela, ekintzailea eta talentuz eta ezagutzaz betea, eta gainera, “badu gure babesa, guztiz bat gatozelako bere helburuarekin, zeina jasota baitago gure Plan Estrategikoan: bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea emakumezko ikasleen artean”.

Irakurtzen jarraitu