JEMA ENERGY: Berrikuntza Elektromugikortasunean – Energia-iturriak

Ekitaldia hasteko: 19 egun

29 apirila, 2020  

Lasarte

2020/04/29 – 2020/04/29

TOP Enpresa Topaketak

(2020/04/29 – 2020/04/29)

Jema teknologian erreferentea den enpresa da, energia-berrikuntzaren etorkizuna markatzen ari dena. 65 urte baino gehiagoan, abangoardian kokatu gara, energia-konbertsioko sistema pertsonalizatuen diseinuan eta fabrikazioan egindako berrikuntzari esker.

Egunez egun, bikaintasuna, eraginkortasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea bultzatzen dugu zerbitzu publikoetan, industrian eta garraioan. Energia-iraultzaren etamundu mailan erreferenteak diren proiektuen garapenaren aldeko apustua egiten dugu. Probatuta dagoen eta ezin hobea den teknologia da gure ardatza.
nJema Energy 3 negozio arlotan kokatzen da: elektromugikortasuna; energiaberriztagarriak eta energia biltegiratzea; partikula azeleratzaileak eta fusio nuklearra.

Proiektuen 360º-ko kudeaketa eskaintzen dugu, ingeniaritzatik hasi, eta martxan jarri eta salmenta osteko zerbitzuetara arte.

Jema Grupo Irizar taldeko kide da. Talde hori autobusen eta autokarren sektorean enpresa-talde liderra eta elektronikaren, komunikazioen (ITS irtenbideak) eta makineria birakarien arloan erreferentea da.

7 markak (Irizar, Irizar e-mobility, Alconza, Datik, Hispacold, Masats eta Jema) eta 3.300 pertsonak baino gehiagok osatutako Talde sendoa da. 5 kontinenteetako 90 herrialde baino gehiagotan du presentzia komertziala.

Mundu osoan 400instalazio baino gehiago ditu eta Jema energia-konbertsioko sistemetan etairtenbideetan erreferentziazko hornitzaileetako bat da  Europa osoan, Estatu Batuetan, Japonian, Mexikon, Brasilen, Arabiar Emirerri Batuan, Omanen eta Errusian, beste batzuen artean.

 

EGITARAUA

Jema Energyren aurkezpena:

Etorkizuneko energia, fusio nuklearra.

Energia Berriztagarria munduan.

Hiriko garraiorik garbiena:                       

Karga Sistemak.

Trakzio Sistemak.

Galderak .

Lantegira bisita.

 

     

Informazio gehiago eta izen-ematea