LOGIKALINE – “Pertsonak oinarri dituen lanaren kultura”

Ekitaldia hasteko: 3 Hilabete, 18 egun

23 iraila, 2020  

Abaltzisketa

2020/09/23 – 2020/09/23

ekitaldiak

(2020/09/23 – 2020/09/23)

Logikaline contact center eleanitza da, eta eguneko 24 ordutan funtzionatzen du, urteko 365 egunetan, bere euskarri teknologikoari esker.
nBere bezeroekiko harremanean oinarritzen den hazkuntza-ereduari eta zerbitzu-bokazio sakonari esker, marka liderra da bezeroen arreta eta fidelizazioan, 20 urteko ibilbidearen bermea duen marka.

Abaltzisketa herrian dujatorrizko egoitza, Aralarko parke naturalean eta Txindoki ezagunaren magalean. Hortik, landa-inguruneen jasangarritasunaren aldeko apustua eginez ari da hazten, eta familia-enpresaren nortasunari eusten dio. Nortasun hori dela-eta, pertsonak jarri ditu guztiaren erdigunean.

Bere laneko filosofiaren oinarrian daude ardura, konpromisoa eta zeharkakotasuna. Horri eta lantaldeak duen jarrera proaktiboari esker, Logikaline eredugarria da Enpresa Kultura Berrian.

Ulertzen du laneko malgutasunak bizi-kalitateari mesede egiten diola, eta benetako bateragarritasunaren alde egiten du, pertsona eta profesional gisa garatzen laguntzeko. Aukera ugari daude denborak antolatzeko, eta komunikazioa erraza da. Gainera, laneko erritmo guztietara egokitzeko gaitasunari esker, lantaldeak naturaltasunez eta gardentasunez hartzen ditu aldaketak.

Contact centerra deskribatzeko, jatorrira jo behar dugu, eta hor ditugu bere gerentearen, Iñaki Gorostidiren, hitzak: ?Logikaline ideia bat da, amets bat, edo, hobeto esanda, behar bat, gizon eta emakumeena, beste paisaia batean?.

Toki honetan milaka elkarreragin kudeatzen dira egunero hizkuntza askotan, kultura desberdinetako pertsonen artean eta herrialde askotara begira. Hori guztia, parke naturalbatean dagoen baserri batetik egiten da, inguruko enpresentzat zerbitzuakdituen toki batetik. Zerbitzurako bokazioa du, batez ere, baina baita eraldaketarako ere. Landa-inguruneko aspaldiko errealitatea eraldatu eta ingurune digitala eta konektatua sortzeko bokazioa, enpresentzat lasaitasun-espazio bat sortzekoa.

Logikaline-ren hazkuntzaren oinarri izan da, era berean, enpresen lasaitasun hori, eta bezeroekin izaniko partner harremanetan gauzatu da. Horri esker, kide ezin hobea da Logikaline-ren zerbitzuak kontratatzeaz gain haren helburuak dituzten eta haren alboan zerbitzuak eraikitzen dituzten bezeroentzat.

Pixkanaka, baina geratu gabe. Orekarekineta errespetu handiarekin. Taldean, malgutasunez eta beti eskakizun-mailahandiarekin, emaitzarik onenak ateratzeko.

Horri guztiari esker, Logikaline delicatessen contact center bat da.

 

      

 

EGITARAUAn
Logikaline enpresaren aurkezpena.

Enpresaren eboluzioa.

Nola ulertzen dugun Enpresa Kultura Berria Logikaline enpresan: Komunikazioa, gardentasuna, malgutasuna, bateragarritasuna…

Bisita instalazioetara. 

Galderak eta eztabaida.

Informazio gehiago eta izen-ematea