TAILERRA Power Query: antolatu eta araztu zure datuak Power BI erabiliz

Ekitaldia hasteko: 12 egun

22 apirila, 2020

BIC Gipuzkoa. Paseo Miramon 170, 3ª. 20014 San Sebastián

Paseo Miramon 170, 3ª. 20014

Askotan gertatzen zaigu erakunde baten gainean ditugun datuak ez daudela formatu edo egitura egokian eta horregatik ezin ditugula tratatu. Oso handia eta asko da emaitza zehatza lortzeko egin beharreko esfortzua eta denbora.

Datuen analisia egin aurretik eta Power BIrekin eraldatu aurretik, lan asko egin behar dira, hala nola datuei forma eman, modu batean edo bestean informazio baliagarri bihurtu egitura zehatza lortzeko, datuak modelatu, zutabe eta lerro gehiago erantsi edo eragiketa berriekin aldaketak egin, eta datuak konbinatu, kontsolidatu edo erantsi, besteak beste.

Power Query datuen konexiorako teknologia bat da, zeinarekin jatorriko datuak eraldatu, manipulatu, aberastu, fusionatu, konbinatu eta findu baitaitezke, analisirako behar dena edukitzeko. Power Queryren ezaugarriak Excelen eta Power BI Desktopen daude eskuragarri.

ELT prozesuak datuen integrazioaren zati bat dira. ETL datuak atera, eraldatu eta kargatzeko prozesua da, Business Intelligencearen ezarpen bateko bizitza zikloaren zatia baita.

Informazio gehiago