SPRIko Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua

2020 > SPRIko Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, Telelana Aholkatu eta Ezartzeko INPLANTALARIAK Zerbitzua jarri du abian, autonomoen eta ETEen eskura, beren etxetik jarduerarekin edo haren zati batekin jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko

Zerbitzu hori doakoa izango da, eta autonomoentzako eta enpresentzako aholkularitza-esperientzia handia duen teknologia-aholkulari talde batek emango du modu telematikoan. Horri esker, enpresan tresna teknologikoak modu eraginkorrean ezartzeko eta erabiltzeko moduari buruzko balio-ezagutza izango du, telelana bermeekin eta segurtasunarekin ezartzea lortzeko.

INPLANTALARIAK zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak SPRIko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo behar du (telefonoa: 902.702.142/Helbide elektronikoa: Info@spri.eus). Zerbitzu horrek INPLANTALALARIAK zerbitzuarekin harremanetan jarriko du, eta zerbitzuak zer arlotan jardun dezakeen azalduko dio, telelanaren bidez.