Espazioak

Euskadiko Parke Teknologikoan enpresa eta proiektu zientifiko-teknologikoetarako azpiegitura-eskaintzarik handiena aurkituko duzu. Zure beharrak edozein direla ere, hemen aurkituko duzu zure proiektua bultzatzeko espazio egokia.

Badaude barruan dauden pertsonei eta enpresei buruz hitz egiten duten eraikinak

Parkean oso erraza da zure enpresaren izaerarekin bat datorren eraikin bat aurkitzea. Horretarako, enpresei eta profesionalei esperientziarik onena eskaintzeko diseinatuta dauden eraikinen katalogo zabala dugu. Bulego indibidualak zein azalera handiak… proiektu bakoitzari aukerarik onena eskaintzeko moduan gaude.

  • Arkitektura abangoardista
  • Teknologia aurreratua eskura
  • Diseinu funtzionala
  • Ingurune segurua
  • Konektibitate handia
  • Jasangarritasuna
Informazioa eskatu

Eman begiratu bat gure partzelei: lur emankorra, zure negozioa haz dadin.

Euskadiko Parke Teknologikoaren kanpusek zure enpresa-proiektua ezartzeko, garatzeko edo lekualdatzeko azalera egokia eskuratzeko aukera eskaintzen dizute, edozein dela ere enpresaren tamaina. Gure azalera-erreserbari esker, edozein proiektu hutsetik abiatzeko eskaerei erantzuteko moduan gaude, hasieratik ezinbesteko zerbitzuak izango dituzun bermearekin:

  • Urbanizatutako partzelak
  • Zerbitzu guztiak eskura, partzelatik bertatik:
    • Saneamendua eta ur-hornikuntza
    • Gasa
    • Argindarra
    • Telekomunikazioak
Informazioa eskatu

Konta iezaguzu zein den zure proiektua, eta espaziorik onena aurkituko diogu

Proiektu bakoitza berezia da, baita haren beharrak ere. Elkarrekin, zure proiektua garatzeko lekurik aproposena aurkituko dugu.

Informazioa eskatu