161 eskaera eta 3,42 milioi onartuak, momentuz, Sprilur-en enpresa-guneetan eta Euskadiko Teknologi Parkeetan instalatutako enpresek lokalen alokairu ordainketa atzeratu dezaten

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Covid19agatiko laguntzak ezarri direnetik bi aste igaro diren honetan, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 96 eskaera onartu dituzte, eta Teknologi Parkeen Sareak 65

COVID-19ari aurre egiteko enpresentzako estimulu-neurrietako bat da alokairuen kobrantza 6 hilabeteraino atzeratzea industrialdeetan eta teknologi parkeetan.

Sprilur-ek eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak enpresen 161 eskaera jaso eta aztertu dituzte, bi aste baino igaro ez direnean Eusko Jaurlaritzak joan den martxoaren 24ko saioan enpresei zuzendutako presazko estimulu-neurri sorta bat onartu zuenetik, horien artean honako hau: industrialde eta teknologi parkeetako “alokairuen kobrantza atzeratzea”. Onartutako enpresen eskaera guztiak 3,42 milioi eurokoa izan dira.

Jarraitu irakurtzen

Partekatu

Beste berri batzuk