18.000 euroraino proiektuko euskal enpresak digitalizatzeko

Gipuzkoa

–       Industria Digitala programak laguntzak ematen ditu 4.0 teknologiak txertatzeko industria arloko enpresetan, eta 2,6 milioi euroko aurrekontua du.

–       2016an, 288 euskal enpresak jaso zituzten Industria Digitala programaren diru-laguntzak eta 380 proiektu abiarazi zituzten industria konektatu eta aurreratuak bideratzeko.

–       Deialdia zabalik egongo da apirilaren 28tik irailaren 22ra. Argibitasunak info@spri.eus helbidean eta 902702142 telefonoan.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, 18.000 eurorainoko diru-laguntzak emango dizkie produkzioaren automatizazioa hobetzera bideratutako manufaktura arloko enpresa industrialen proiektuei. Laguntza hori Industria Digitala programaren bidez gauzatuko da, zeinari 2,6 milioi euro esleitu zaizkion enpresek azkarrago egin dezaten 4.0 industriarako bidea.

2016ko ekitaldiaren itxieran Industria Digitala pogramaren balantzeak erakusten du 288 enpresak 8,9 milioi euro inbertitu dituztela berrikuntza digitaleko 380 proiektutan. Enpesen proiektu horiek 2,4 milioi euroko laguntzak jaso dituzte SPRIrengandik.

Hona hemen enpresek programa honen barruan egin dituzten berrikuntza teknologiko batzuk: Kudeaketa integratuko proiektuak, produktuaren bizi-zikloa kudeatzeko ezarpenak, kudeaketa logistikorako sistemak, prozesu produktiboa kontrolatzeko sistemak, mantenimendu prediktiboko sistemak eta produktu eta prozesuari lotutako sentsorikako proiektuak, besteak beste.

Ohargarria da proiektu kopurua hazi egin dela mantenimenduari aplikatutako errealitate handituaren arloan eta makinen monitorizaziorako big dataren arloan, biak ere hertsiki loturik daudenak Basque Industry 4.0 Estrategian identifikatutako trakzio teknologiekin.

SPRIk, Industria Digitala programaren erakunde sustatzaileak, apirilaren 28an irekiko du deialdia eta zabalik egongo da irailaren 22ra arte. Laguntza hauetaz balia daitezke manufaktura arloko euskal ETE industrial guztiak, baldin EIKTak txertatzeko proiektuak gauzatu nahi badituzte esparru  hauetan: hornikuntza-katea, informazioa, bezeroarekiko harremanak, produktuaren bizi-zikloa, produkzio prozesuaren kontrola, datuak atzematea fabrikan bertan, prebentziozko mantenimendua, logistika, produktuarekin eta prozesuarekin lotutako sentsorika, e.a.

Industria Digitala Programa Euskadiko Agenda Digitalaren barruko ekimenetako bat da, eta bere helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzeko manufaktura arloko ETE industrialetan.

Hona hemen Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak aurkeztutako Agenda Digitalaren eskaintza osatu eta 4.0 industria bultzatuko duten beste ekimen batzuk: Basque Industry 4.0, ekimen estrategikoak, Pilotatze Taldea, 4.0 plataforma eta PEBA Euskadi (banda zabal ultraazkarra). Bestalde, aipatzekoa da baita ere beste arlo batzuetako laguntza-programen baldintzak –esaterako, Teknologia arloko Hazitek eta Emaitek programenak, edo Ekintzailetza arloko Ekintzaile programarenak– beraizik pentsatuta daudela RIS3 Espezializazio Adimenduna bultzatzeko eta, hortaz, Basque Industry 4.0 estrategia sustatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk