572,9 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu Euskaltel Taldeak, eta 62,1 milioi euroko irabazi garbia

Euskaltelen eta R-ren bategiteak sendotu egin du taldearen hazkundea diru-sarrerei, bezero-kopuruari eta emaitzei dagokienez

 

 

  • Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 280,6 milioi eurokoa izan da, hots, 2015eko ekitaldikoa baino % 68 handiagoa. Diru-sarrereriko marjina, berriz, % 49 izan da, orain arteko onena.

 

  • Cash flow operatiboa 184,7 milioi euro izan da, hots, % 62,1 igo da aurreko ekitaldikoarekin alderatuta; kaxa-fluxuaren bihurtze-maila, berriz, % 65,8 izan da.

 

  • Zor-ratioari dagokionez, EBITDA halako 4,2ra jaitsi da; aurreko ekitaldian, berriz, 5,1 zen ratioa.

 

  • Hau proposatu du Euskaltelen administrazio-kontseiluak: akzioko 36 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2016ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Datorren batzar orokorrak onartu behar du erabaki hori.

 

  • 2016ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko % 4,43ko errentagarritasuna dagokio 0,36 euroko dibidendu horri.

 

  • Honetan datza negozio-estrategia: balio erantsi goreneko produktuak paketeka eta bateratuta eskaintzean.

 

  • Estrategia horri esker, % 66ra iritsi zen iaz hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea; 2015aren amaieran, berriz, % 63,3 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.

 

  • Bilakaera bikaina telefonia mugikorraren alorrak. 74.000 mugikor-linea gehiago ditu Euskaltel taldeak, 2015ean baino % 8,6 gehiago.

 

  • Sare finkoko bezeroen % 77k mugikor-linea bat dauka, gutxienez, hau da, inoiz baino handiagoa da Taldearen merkatu-kuota.

 

  • Ordainpeko telebista-zerbitzuen kontratazioa ere igo egin da (22.000 alta berri 2016an, 2015ean baino % 8,1 gehiago); hori dela eta, % 57,6 da TBren merkatu-kuota sare finkoko bezeroen artean.

 

untitled Gaur goizean aurkeztu ditu Euskaltel Taldeak 2016ko emaitzak, burtsara atera eta Galiziako talde nagusi den R-rekin bat egin eta Espainiako estatuaren iparraldeko telekomunikazio-talde nagusia sortu ondorengo lehen ekitaldi osoari dagozkionak alegia.

 

Emaitza bikainak ekarri ditu Euskadi eta Galiziako operadore nagusi diren Euskaltel eta R-ren bategiteak diru-sarrerei, bezero-kopuruari eta errentagarritasunari dagokienez: 572,9 milioi euroko fakturazioa, eta 62,1 milioi euroko irabazi garbia. Guztira 542 lagunek egiten dute lan Euskaltelen eta R-n, eta zeharkako 3.500 lanpostutik gora sortu dituzte Euskadin eta Galizian.

 

Ekitaldiaren balantzea egitean, hau adierazi du Euskaltel Taldearen presidente Alberto García Erauzkinek: “Liderrak gara gure merkatuan. Eta lidergo horrek berretsi egiten du gure estrategia sendoa: estrategia horri esker bete ditugu gure interes-taldeen itxaropenak 2016an, eta hari esker jarraituko dugu horretan etorkizunean ere”.

 

Euskaltelen eta R-ren estrategia komertzialaren gauzatzea izan du oinarri hazkundeak. Balio handiko hiru eta lau produktuko paketeetarako merkatu masiboan bezero berrien alta-kopuru garbia areagotzea du helburu nagusi estrategia horrek, eta lehendik ditugun bezeroen bizi-zikloaren balioa ahalik eta gehiena handitzea.

 

Konpainiaren bateratze-estrategia horri esker, % 66ra iritsi da hiruzpalau kontratu dituzten bezeroen portzentajea, bezero-oinarri osoarekin alderatuta; 2015aren amaieran, berriz, % 63,3 zen balio erantsi handiko bezero horien ehunekoa.

Alberto     García Erauzkin:

Indartsu gaude. Liderrak     gara gure merkatuan. Eta lidergo horrek berretsi egiten du gure estrategia     sendoa: estrategia horri esker bete ditugu gure interes-taldeen itxaropenak     2016an, eta hari esker jarraituko dugu horretan etorkizunean ere.

 

 

Telefonia mugikorraren kontratazioak izan duen bilakaera bikainean ere nabaritu da estrategia horren arrakasta (ia 74.000 linea berri 2016an, hots, % 8,6ko igoera), bai eta telebista-zerbitzuen kontratazioan (22.000 alta berri; % 8,1eko igoera) eta banda zabaleko produktuen kontratazioan ere (6.000 zerbitzu berri, hau da, % 1,4ko igoera).

 

Ekitaldiaren amaierako datuen balorazioa egitean, hau adierazi du Euskaltel Taldearen kontseilari delegatu Francisco Artechek: “Bereziki harro sentitzeko moduan gaude 2016ko emaitzak direla eta, Euskaltel Taldeak diru-sarreratan, bezero-kopuruan eta errentagarritasunean izan duen hazkunde sendoa erakusten baitute emaitzek, eta, batez ere, gure akziodun, bezero eta merkatuarekin dugun konpromisoa bete egin dugula adierazten baitute”.

 

 

Hazkunde sendoa eta diru-iturriak aurkitzeko ahalmen handia

 

Emaitza operatiboen hazkunde sendoa ekarri du negozioaren bilakaera bikain horrek. Ustiapen-irabazi gordina (EBITDA) 280,6 milioi eurokoa izan da, hots, 2015eko ekitaldiko 167 milioikoa baino % 68 handiagoa. Diru-sarrerekiko marjina, berriz, % 49 izan zen. Ondo asko frogatzen dute emaitza horiek arrakasta izan zuela kostu operatiboen kudeaketak eta aurreko ekitaldietan martxan jarritako eraginkortasun-neurriek.

 

Cash flow operatiboa (EBITDAren eta inbertsioen arteko aldea) 184,7 milioi euro izan da, hots, % 62,1 igo da aurreko ekitaldiko 113,9 milioi euroekin alderatuta. Konpainiaren kaxa-fluxuaren bihurtze-maila handia (% 65,8) sektore bereko Europako antzeko enpresena baino handiagoa da. Batez ere faktore hauek ekarri dute hobekuntza: belaunaldi berri bateko zuntz-sare propioa edukitzeak, eta operadorearen negozio-estrategiak, zeinari esker bezeroak erakartzeko eta lehendik dituenei eusteko erabiltzen dituen konpainiak bere inbertsioak.

Francisco     Arteche:

Bereziki harro sentitzeko     moduan gaude 2016ko emaitzak direla eta, Euskaltel Taldeak diru-sarreratan,     bezero-kopuruan eta errentagarritasunean izan duen hazkunde sendoa     erakusten baitute emaitzek, eta, batez ere, gure akziodun, bezero eta     merkatuarekin dugun konpromisoa bete egin dugula adierazten baitute”.

 

 

Hori guztia dela eta, 62,1 milioi eurokoa izan da Euskaltel Taldearen irabazi garbia 2016aren amaieran; iaz, berriz, 7,2 milioikoa, burtsara ateratzeak ekarri zituen aparteko gastuak zirela eta. Diru-sarrera guztien % 10,9 da irabazi garbia. 2016an, 572,9 milioi euro izan da diru-sarrera osoa, aurreko ekitaldikoa baino askoz handiagoa (340,6 milioi 2015ean).

 

 

Zor-ratioari dagokionez, EBITDA halako 4,2ra jaitsi da; 2015aren amaieran, berriz, 5,1 zen ratioa. Honenbestez, 135 milioi euro jaitsi da, urtebetean, zor-ratioa, eta 1.223 milioi da egun. Beraz, konpainiak bete eta gainditu egin du helburua, dirua aurkitzeko duen ahalmen handiari esker.

 

Hona zer adierazi duen horretaz Taldearen presidenteak: Sendoki gauzatutako estrategia bat eraman dugu aurrera, eta hori izan du ardatz ekitaldiaren arrakastak. Horri esker, denen itxaropenak bete ditugu: akziodunenak, bezeroenak, gure lantaldearenak, eta gure jardueraren kokagune diren gizarteenak, hau da, euskal gizartea, Euskaltelek, eta galiziar gizartea, R-k, haiei garapen teknologikoa ekartzen baitiegu, eta enplegu egonkorra eta kalitatea, aberastasuna eta aurrerapena sortzen baititugu haietan”.

 

Alberto     García Erauzkin:

Sendoki gauzatutako     estrategia bat eraman dugu aurrera, eta hori izan du ardatz ekitaldiaren     arrakastak. Horri esker, denen itxaropenak bete ditugu: akziodunenak,     bezeroenak, gure lantaldearenak, eta gure jardueraren kokagune diren     gizarteenak, hau da, euskal gizartea, Euskaltelek, eta galiziar gizartea,     R-k, haiei garapen teknologikoa ekartzen baitiegu, eta enplegu egonkorra     eta kalitatea, aberastasuna eta aurrerapena sortzen baititugu     haietan”.

 

 

Akzioko 36 euro-zentimo burtsara atera ondorengo lehen urtean

 

 

Hau proposatu du Euskaltelen administrazio-kontseiluak: akzioko 36 euro-zentimoko azken dibidendu bat banatzea akziodunei, 2016ko emaitzen kontura, ekitaldi horretako irabazi garbia oinarri harturik. Apirilaren 26an egitekoa den akziodunen batzar orokorrak onartu behar du erabaki hori.

 

2016ko azken hilabeteko batez besteko kotizazioarekiko % 4,43ko errentagarritasuna dagokio 0,36 euroko dibidendu horri, zeina hauen batura baita: urriaren 26an administrazio-kontseiluak onartutako akzioko 0,15 euroko konturako dibidenduarena eta administrazio-kontseiluak hurrengo akziodunen batzar orokorrean proposatuko duen 0,21 euroko dibidendu osagarriarena.

 

Euskaltel Taldearen presidente Alberto García Erauzkinen iritzian, “burtsara atera ginenetik lehenbiziko dibidendua banatzea erabaki izanak garbi adierazten du talde sendoa garela, eta finantza-kaudimena eta dirua egiteko ahalmen frogatua dugula”.

 

Francisco     Arteche:

2017rako, orain arteko     dibidendu-politika iraunkor eta gorakorrari eustea da gure asmoa. Ziur gara     bete egingo ditugula helburu horiek guztiak, orain arte bezala, bezeroen,     akziodunen eta gure lantaldeen jarduera bikainari esker.

 

 

Euskaltel Taldearen zuzendari nagusi Francisco Artechek, berriz, hau azpimarratu du: “2017rako, orain arteko dibidendu-politika iraunkor eta gorakorrari eustea da gure asmoa. Ziur gara bete egingo ditugula helburu horiek guztiak, orain arte bezala, bezeroen, akziodunen eta gure lantaldeen jarduera bikainari esker”.

 

95,9 milioi euro inbertitu dira iazko ekitaldian, aurrekoan baino 42,8 milioi euro gehiago. Bi faktore hauek eragin dute igoera: R-ren inbertsioak (46,2 milioi ero) gehitu izanak, eta 2016an ere konpainiak proiektu esanguratsuak bultzatzen jarraitu izanak. Hedapen-plana (51.000 etxebizitza eta industrialde), banda zabaleko abiaduren azkartzea, kaleko WiFi-rako puntu gehiago jartzea eta 4G zerbitzu propioaren hedapenaren hasiera izan dira hazkundearen eragile nagusiak. Berrikuntza teknologikoak dakartzate proiektu horiek, eta guztiek dute bezeroa ardatz; izan ere, inon diren zerbitzurik onenak izango dituzte hurrengo urteotan, eta areagotu egingo da haientzako eskaintza komertziala.

 

Alberto     García Erauzkin:

“Burtsara atera     ginenetik lehenbiziko dibidendua banatzea erabaki izanak garbi adierazten     du talde sendoa garela, eta finantza-kaudimena eta dirua egiteko ahalmen     frogatua dugula”

 

 

1,9 milioi produktu kontratu dira Euskadiko eta Galiziako etxetan

 

 

2016ko abenduaren 31n amaitu den ekitaldian, jarraitu egin egin du Euskaltel taldeak bere estrategiarekin: balio handieneko baterako paketeen kontrataziorantz bideratzea bezeroak, bai lehendik ditugunak, bai berriak.

 

Nabarmen hazi da kontratatutako produktuen kopurua (82.000 produktu berri, % 4,5eko igoera), hau da, ia milioi bat bederatziehun mila produktu saldu dira Euskadiko eta Galiziako etxeetan.

 

Bi faktore hauek izan dira hazkunde horren eragile: telefonia mugikorraren bilakaera ona (% 6,5eko igoera bezeroetan eta % 8,6koa lineetan) eta ordainpeko telebistaren igoera aipagarria (% 8,1). Banda zabalak ere gora egin du (% 1,4).

 

Bestalde, berritu egin dugu, 2016an, eskaintza bateratua, zeinak hobekuntzak ekarri dituen, batez ere telefonia mugikorraren eta telebistaren alorretara. Malgutasuna du ezaugarri nagusi eskaintza bateratu horrek: aukera ematen die bezeroei beren premien arabera konfiguratzeko zerbitzuak.

 

 

Mugikorreko 74.000 linea gehiago, eta 22.000 bezero berri ordainpeko telebistak

 

 

Telefonia mugikorreko 74.000 linea gehiago zituen Euskaltelek 2016ko ekitaldiaren amaieran, hots, aurreko ekitaldian baino % 8,6 gehiago. Sendotu egin da, honenbestez, operadorearen aitzindaritza segmentu horretan. 2016an lortutako mugikorraren hedapen-ratioaren errekorra ere aipatzekoa da; izan ere Euskaltel Taldearen bezeroen % 77,2k daukate kontratatuta gutxienez telefono mugikor bat operadoreari. Mugikorreko eskaintza onak izan du isla, halaber, mugikorra soilik duten bezeroetan ere, % 3,4 egin baitu gora haien kopuruak (76.378 izan dira 2016an, eta 73.838 ziren 2015ean). Oro har, ikusten da gora egin duela ondoren ordaintzeko telefonia mugikorreko linea bat baino gehiago daukaten bezeroen kopuruak: 702.892 ziren 2015ean, eta 763.683 2016an.

 

Etxeko segmentuko hazkundearen sendotasunak beste euskarri bat ere izan du: ordainpeko telebista daukaten taldeko bezeroen kopurua areagotzea, 22.000 linea berri kontratatu baitira (2015ean baino % 8,1 gehiago). Telebistako bezeroen kopuruak etengabe egin du gora lehendik bezero zirenen artean, eta bezero-kopuru osoaren % 57,6ra iritsi da; duela urtebete, % 53 zen portzentajea.

 

Telebistari dagokionez, 2016an, zenbait hobekuntza izan dira: eskaintza hobetu da, edukien paketatze berri baten bidez; funtzionalitateak hobetu dira, Replayn eta Rebobinan, erabiltzailearen interfazea hobetuz eta TV Everywhere zerbitzua sendotuz; eta bideotekaren edukia areagotu da. Ordainpeko telebistako produktu kontratatuak 250.191 ziren 2015ean, eta 270.333ra iritsi dira 2016an.

 

Orobat, gora egin dute banda zabaleko produktuek: 5.354 gehiago dira; 389.456 ziren 2015ean, eta 394.810 2016ean (+% 1,4).

 

Hori guztia dela eta, 2016ko ekitaldian nabarmen igo da produktu/bezero ratioa: 2015ean, 3,3 zen; 2016an, 3,5.

 

Datu horiek ikusita, Euskaltel Taldearen kontseilari delegaturen arabera, “merkatuko bezero-oinarririk baliotsuena dugu. Eta, hori ikusita, gure asmoa da hain emaitza onak ekarri dizkigun estrategia horrekin jarraitzea 2017an, bezeroaren gogobetetze-maila hobetzen duten zerbitzu berriak eskainiz. Horrekin batera, sendotu egin nahi dugu enpresaren alorra, haien benetako bazkide izan gaitezen, bakoitzaren neurrirako konponbideak prestatuz”.

 

Merkatuaren joerei eta Euskaltelen beraren marketin-ahaleginei jarraikiz, saio berezia eginez lehendik dagoen bezero-oinarrian salmenta gurutzatua egiteko, gora egin du hiru eta lau produktuko paketeen merkaturatzeak; nabarmen igo da bezero-oinarrian, eta bezero berriak sartu dira segmentu horietan. Hala, 2016ko abenduaren 31n, etxeko bezeroen % 78,3k zuten pakete hautetakoren bat: % 12,5ek, 2 p. (2015ean, % 14,8k); % 26,4k, 3 p. (2015ean, % 29,6k);  % 39,4k, 4 p. (2015ean, % 33,7k).

 

 

Francisco     Arteche:

Merkatuko     bezero-oinarririk baliotsuena dugu. Eta, hori ikusita, gure asmoa da hain     emaitza onak ekarri dizkigun estrategia horrekin jarraitzea 2017an,     bezeroaren gogobetetze-maila hobetzen duten zerbitzu berriak eskainiz.

 

Lidergoa etxeetan, pakete bateratuak oinarri

 

 

Banda zabala: Euskaltel Taldea hornitzaile liderra da abiadura handiko banda zabaleko zerbitzuetan; Euskaltel Euskadin, eta R Galizian. Belaunaldi berriko zuntz-sare guztiz inbertituak aukera ematen dio konpainiari produktu berezituak eskaintzeko; hala nola 350 Mb/s-rainoko abiadura ultralasterreko produktuak, zeinak inola ere ezin baitituzte berdindu DSL lehiakideek. 2016ko abenduaren 31n, Euskaltelek eta R-k 394.810 bezerori ematen zieten banda zabaleko zerbitzua, eta haien % 90ek baino gehiagok zuten abiadura handiko banda zabala (30 Mb/s edo gehiago).

 

Ordainpeko TBa: Euskaltel eta R hornitzaile liderrak dira ordainpeko telebista-zerbitzuetan, bai Euskadin eta bai Galizian. Telebista digitaleko programazio-aukera zabala eskaintzen du Taldeak: oinarrizko paketeetatik Premium paketeetarainokoak, TV Everywhere (“Edonon” eta “TV comigo” marken pean merkaturatzen da), VoD eta PVR zerbitzuak, eta tokiko eskaintzarik ezagunera jasotzen duen Premium edukirako sarbidea. 2016ko abenduaren 31n, etxeko 270.333 bezerori ematen zien ordainpeko TB-zerbitzua (2015ean baino % 8,1 gehiagori).

 

 Telefonia mugikorra: Euskaltel Taldea mugikorreko zerbitzuen hornitzaile liderra da, eta hazkunde azkarrena izan duena, bai Euskadin eta bai Galizian. 2016ko abenduaren 31n, etxeko 438.953 bezerori ematen zizkien mugikorreko zerbitzuak (2015ean baino % 6,5 gehiagori).

 

 Telefonia finkoa: Euskaltel Taldea telefonia finkoko zerbitzuen hornitzaile liderra da Euskadin eta Galizian (merkatu-kuota altuenetan bigarrena du). Telefonia finkoko zerbitzuetan, estatuko zenbaki finkoetarako dei mugagabeak eskaintzen ditu konpainiak, eta prezio-plan ugari ditu finkotik mugikorrerako eta finkotik nazioarteko zenbakietarako deietarako.

 

 

2017-2019 aldirako emaitzen aurreikuspena

 

 

Euskaltel Taldeak aurreikusten du datozen hiru urteotan igoera jarraitua izango duela sarreretan; BPGarekin bat igoko dira sarrerak, % 2 edo 3.

 

EBITDAri dagokionez, oinarrizko 100 puntuko gorakada espero du Euskaltelek eta R-k osatzen duten taldeak; sarreren gaineko marjina, berriz, % 50 izango da.

 

Era berean, Taldeak espero du cash flowa etengabe igoko dela, eta, horren ondorioz, zor-ratioa EBITDA halako 3 eta 4 bitartekoa izango dela.

 

Azkenik, Euskaltel Taldeak helburutzat hartu du dibidenduak etengabe eta modu jasangarrian egitea gora.