5G Euskadi proiektuaren Bizkaiko erabilera-kasuak ikusten izan da Red.es

Albisteak, Bizkaia

Hemeretzi enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute 5G Euskadi ekimena, eta hiru parke teknologikoetan 5G errealeko sarea hedatzeko eta gaitzeko helburua du. Horrez gainera, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sareko zerbitzuen inguruko produktu eta zerbitzuen garapen aurrekomertzialera orientatutako 9 erabilera-kasu atera ditu aurrera

Nabarmentzekoa da hori dela Espainiako 5G proiektu pilotu bakarra zeinean lau operadorek parte hartzen baitute (Euskaltel Taldea, R, MASMOVIL eta Orange) soluzioen eta erabilera-kasuen bideratzaile teknologiko gisa. ZTE teknologia-enpresak ematen ditu 5G sare-zerbitzuak. Hain zuzen, enpresetako ordezkariek, besteak beste, operadore askok parte hartzearen alderdia azpimarratu dute ekimenaren indargune eta alderdi bereizgarri gisa

Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Red.es erakundea Bizkaian izan zen bisitan, 5G Euskadi proiektuaren barruan lurraldean garatzen ari diren erabilera-kasuen berri jasotzeko.

19 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute 5G Euskadi ekimena, eta hiru parke teknologikoetan 5G errealeko sarea hedatzeko eta gaitzeko helburua du. Horrez gainera, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sareko zerbitzuen inguruko produktu eta zerbitzuen garapen aurrekomertzialera orientatutako 9 erabilera-kasu atera ditu aurrera.

Zehazki, Gestamp eta Iberdrolako Global Smart Grid Innovation Hub egiten ari diren bi erabilera-kasu bisitatu zituzten, industriari eta energiari lotuak, bai eta ZTEk eta Euskaltelek Bizkaiko Parke Teknologikoan dituzten egoitzak ere.

5G, fabrika adimenduna lortzeko giltzarria den teknologia bideratzaile bat

Bisitan, Red.es-eko ordezkariak Gestampen Boroako instalazioetara joan dira, bertatik bertara ezagutzeko nola 5G teknologia bideratzaile giltzarria izango den lantegi adimenduna lortzera iristeko.

5G Euskadi proiektua saiakuntza-banku bikaina da frogatzeko zer onura izan ditzakeen 5G teknologiak, bere biki birtualari esker, erabakiak hartzean eraginkorrago izateko agertokiak aurreikusteko eta ebaluatzeko orduan. Hala, Gestamp, UPV-EHUren kolaborazioarekin,  5G konexioa probatzen ari den eremu osoko prozesu logistikoa lotzera bideratu da batez ere. “Geolokalizazioa eta gure prozesuen beharrak denbora errealean ikustean, biki birtualak  lagunduko digu lana egin behar duen operadore logistikoa zein den eta lana nola eta noiz egin behar duen erabakitzen”, adierazi du Jorge Vázquezek,  Gestamp-eko Virtual Factory proiektuen arduradunak.

5G Euskadi proiektua, sare elektrikoa digitalizatzeko 5G teknologiaren onurak erakusteko saiakuntza-banku gisa bideratua.

Xehetasunez ezagutzeko, Gestamp bisitatu ondoren, Red.es-ek Iberdrolako Global Smart Grid Innovation Hub enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Zentro aitzindari hori proiektu estrategiko handiak sortzen ari da, zeinek gidatuko baitute mundu osoko banaketa elektrikoko sareen berrikuntza, eta ekosistema bat sortzen ari da, 80 enpresa eta erakunde laguntzaile baino gehiago partaide dituena, zeinarekin Iberdrolak bere inbertsio-konpromisoa indartzen baitu urtero.

CORE 5G Stand Alone azken belaunaldiko soluzioan integratutako ekipoak (soluzio aitzindaria da Espainian).

Bisitan, ZTEk emandako azpiegitura ikusi ahal izan da, funtzionaltasun oso aurreratuak dituzten ekipo berritzaileak, hala nola UTDOA bidezko geolokalizazioa (Uplink time difference of arrival). Lantegietan zerbitzu berriak martxan jartzeko aukera ematen du, objektuen posizioa ezagututa, haien egoera edozein dela ere. CORE 5G Stand Alone azken belaunaldiko soluzioan integratuta daude ekipoak (soluzio aitzindaria da Espainian). Gainera, ZTEk ertzeko konputazioko soluzio bat txertatu du (MEC), guztiz birtualizatua, non pilotu guztien aplikatiboak integratu baitira proiektuaren barruan. Horri esker, latentziak murriztu ahal izan dira, eta zerbitzuak denbora errealean eskaini.

Errealitate areagotua eta urruneko euskarria eragiketa- eta mantentze-lanetan.

Horrela, ZTEn egon ondoren, bisita Euskaltelek Bizkaiko Parke Teknologikoan duen egoitza nagusian amaitu da.

Han, Ceit-ek soluzio bat aurkeztu du operadoreen bistaratze areagotua eta urruneko asistentzia baliatzen duena, aditu batek operadoreen eragiketak bertatik laguntzen dituen bitartean. Bertan zirenek Zamudiotik gidatu ahal izan dituzte, hala, Miramongo Parke Teknologikoko (Donostia) langileen operazioak.

5G Euskadi, Espainiako 5G proiektu pilotu bakarra non lau operadorek parte hartzen baitute soluzioen bideratzaile teknologiko gisa

Euskaltelek proiektu pilotuetan parte hartu du, batetik, proiektua enpresa parte-hartzaile guztiekin koordinatuz, eta, bestetik, zerbitzu integrala eta eragiketa eskainiz, erabilera-kasu guztiak proba daitezen pilotu horien garapenean. Egoitza nagusira egindako bisitan, Fixed Wireless Access (FWA) erabilera-kasuari lotutako banda milimetrikoari (26 Ghz) dagozkion antenak eta irrati-ekipamendua ikusi ahal izan ziren, zeinarekin probatu nahi baitira komunikazioetako abiadura handiko egoerak.

Nabarmentzekoa da hori dela Espainiako 5G pilotu bakarra non lau operadorek parte hartzen baitute (Euskaltel Taldea, R, MASMOVIL eta Orange) soluzioen eta erabilera-kasuen bideratzaile teknologiko gisa. Hain zuzen, enpresetako ordezkariek, besteak beste, operadore askok parte hartzearen alderdia azpimarratu dute ekimenaren indargune eta alderdi bereizgarri gisa.

5G Euskadi

19 enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute 5G Euskadi ekimena, eta hiru parke teknologikoetan 5G errealeko sarea hedatzeko eta gaitzeko helburua du. Horrez gainera, mugikortasunaren, energiaren, industriaren, zibersegurtasunaren eta sareko zerbitzuen inguruko produktu eta zerbitzuen garapen aurrekomertzialera orientatutako 9 erabilera-kasu atera ditu aurrera.

2020an abiarazi zen proiektua, eta 5G teknologiako Proiektu Pilotuen Bigarren Deialdian sartzen da; deialdi hori Red.es erakundeak bultzatzen du, Ekonomia eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioko 5G Plan Nazionalaren eta Lurralde Adimendunen Plan Nazionalaren barruan. 30 hilabeteko iraungo du, eta 7,1 milioi euroko inbertsioa dakar; Red.es-ek 2,2 milioi euroko diru-laguntza eman du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura.

Enpresa, berrikuntza-zentro eta erakunde publikoen ekosistema bat sortu da pilotua garatzeko, eta proiektua baterako erronka bat izango da haientzat guztientzat. Alde batetik, UTEko bazkideak dira CAF, CEIT Elkartea Zentro Teknologikoa, D-bus, Datik, Euskaltel, Gestamp, IKUSI, MASMOVIL, ORANGE, R Cable, Vicomtech eta ZTE. Bestalde, kolaboratzaile dira, besteak beste, Basque Cybersecurity Centre (BCSC), Tecnalia Research&Innovation Fundazioa, Gestamp, Iberdrola, Tecnum, Nafarroako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Horrez gainera, proiektuak laguntza handia jasotzen du erakundeen eskutik: Red.es eta Estatu Idazkaritza, Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala (Donostiako Sustapena Sozietate Publikoaren bidez) eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea.

Partekatu

Beste berri batzuk