70 enpresatako ordezkariek parte hartu dute Euskadiko Parke Teknologikoek antolatutako EEEren laguntzen aurkezpenetan

Gipuzkoa

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) energia eraginkortasunari eskaintzen dizkion laguntzak ezagutzera emateko antolatu dituzten aurkezpenetan izan dira 70 enpresatako ordezkariak aste guztian zehar

IMG_4814Jardunaldietan, EEEko arduradunek gure komunitatean dugun egungo energia-egoera aurkeztu dute. Horrez gain, sektore industrialetan nahiz hirugarren mailakoetan energiaren eraginkortasunerako eta aurrezteko, eta biomasa edo geotrukaketaren energia aprobetxatzeko eskaintzen dituzten laguntzak ere aurkeztu dituzte.

Euskadiko hiru parkeetako enpresetarako laguntza horiek izan dezaketen interesa kontuan hartuta, jardunaldi horiek antolatu nahi izan dira, eta horrela, enpresei, laguntza horiek aprobetxatzeko ezagutzak eta mekanismoak eman zaizkie. Horiek eskatzeko epea ekainaren 27an hasi zen eta irailaren 15era arte edo aurrekontua agortu arte egongo dira indarrean. Eskaerak bide telematikoa erabiliz egin behar dira.

Informazio gehiago eta eskaerak nahi izanez gero, sakatu hemen.

Partekatu

Beste berri batzuk