Adimen artifiziala bakarrik bizi diren pertsonen zerbitzura

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri fundazioak Zaintek IoT izeneko proiektu pilotu bat babesten dute, Wattio enpresa teknologiko donostiarrak garatutako IoT eta Adimen Artifiziala gailuak dituzten adinekoei arreta emateko sistemarako

“Silver Economy” deialdiaren bidez, Wattio onuraduna izan da familien etxeko arreta bultzatzeko eta babesteko helburua duen irtenbide bat ezartzeko.

Gaur egun, Wattio proiektuan parte hartzen duten familiak erakartzeko fasean dago, zuzenean eta hainbat erakunderen laguntzarekin.

Datu batzuk:

Kalkuluen arabera, 2029rako Euskadin 80 urte eta gehiagoko 200.000 pertsona baino gehiago egongo dira; hau da, biztanleria osoaren % 9,9 eta adineko biztanleriaren % 34,1.

Mendetasun-egoeran dauden pertsonen % 80k ez dute etxetik alde egin nahi.

Nahi gabeko bakardadea areagotzen ari da: Espainian 2 milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi dira eta 65 urte baino gehiago dituzte.

Gainera, Covid-19aren ondoren, egiaztatu da talde hori oso ahula dela eta garrantzitsua dela haiei laguntzeko baliabide teknologikoak ematea.

Horregatik, Wattio enpresak produktu bat sortzeko beharra ikusi du, adinekoek beren etxeetan autonomia eta independentzia beldurrik gabe gozatzen jarrai dezaten.

Zaintek IoT proiektu pilotua instalazio erraz batean oinarritzen da. Instalazio horrek adimen artifizialaren, laguntzaile birtualen eta IoT gailuen bidez, gure lagun maiteen errutina detektatzen du eta edozein egoera anomaloren aurrean senitartekoa ohartarazten du

Produktuaren abantaila nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: etxeko istripu larriei aurrea hartu ahal izatea, senitartekoari zaintzan are gehiago laguntzea, eta, irtenbide hori txertatzen duen laguntzaile birtualari esker, bakardade-sentimendua arintzen laguntzea.

Raquel San Sebastián Adinberriko zuzendari nagusiaren arabera, zahartze osasuntsuaren zerbitzura dagoen berrikuntza-potentziala maximizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea gauzatzen duen fundazioa, “Wattio Konekta2 iraultza izan daiteke ahulei eta beren etxeetan bakarrik bizi direnei une honetan ematen zaien laguntzari dagokionez. Teknologia- eta zerbitzu-pakete hau beren maiteak zaintzen lagunduko dien tresna bat eduki nahi duten pertsonei zuzenduta dago, haien bizimodua aldatu gabe, beren etxeez autonomia eta segurtasun osoz gozatzen jarraitzeko aukera izan dezaten “.

Donostiako Udala, Ermuako Udala, BetiON, Kutxabank, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea, Ipresa eta Gipuzkoako Foru Aldundia bezalako erakundeen lankidetzari esker, 125 etxe boluntario doan baliatuko dira teknologiarik berritzaileenaz.

Izen-ematea oso erraza da eta esteka honen bidez egin daiteke: https://wattio.com/es/content/zaintek-iot-53  edo telefonoz 644 495 126. Ez du kosturik eta bakarrik bizi den edonork eman dezake izena, Gipuzkoan bizi bada eta proiektuan parte hartu nahi duen senide bat badu.

Wattiok parte hartzera animatzen du, eta proiektu honen emaitzekin erakutsi nahi du konponbidea arrakastatsua dela eta ezarri daitekeela ahalik eta etxe gehienetara iristeko moduan, bai Euskadin, bai Estatuan.

Bakarrik bizi diren milioika adineko eta mendeko pertsonei arreta emateko erronka hain handia denez, Wattiok dei egin nahi die beste erakunde, enpresa eta administrazio publiko batzuei kolektibo horri zuzendutako irtenbideak elkarrekin sortzen lagun dezaten.