Aernnova Clean SKY 2-an
Aernnova Core Partner da berriro ere Clean Sky 2an
Duela gutxi, Clean Sky erakundeak Aernnova aukeratu du Clean Sky 2 proiektuan parte hartzeko. Clean Sky da ingurumenarekin errespetagarrienak diren aireontzien etorkizuneko belaunaldiaren diseinuan ikertzeko Europak egin zuen apustu nagusia. Bigarren programa HORIZONTE 2020ren baitan kokatzen da eta 2016-2022 aldian garatzen da.
2009/16 aldian Clean Sky 1eko zereginak amaitzen ari dira eta Clean Sky 2rako trantsizioa prestatzen da. Horren egite-aldia beste 7 urtez luzatuko da. 2016an, Aernnovak, Arabako Aernnova Aeroestructuras lantegitik, Clean Sky 1 hegal adimentsuak entregatuko ditu Tarbesen Airbusen lantegian txertatzeko.
Clean Sky 2ren ingurumen-helburuek igorpenak eta zarata murrizteko ACARe programan zehaztutako bideari jarraitzen diote: CO2 eta NOx igorpenetan % 30eko murrizketa lortu nahi da eta zaratan % 75eko murrizketa xurgatzen da. Programak Europako aeronautika-sektorearen lidergoa sustatu nahi du duen interes teknologikoarengatik eta guztiz kualifikatutako enpleguaren sorrerarengatik.
Aernnovak Airbusekin eta hainbat teknologia-bazkiderekin lankidetzan aurre egin beharreko irismenak eta erronka teknologikoak hauek izango dira:
Hegaldian erakustaldia egiteko fluxu laminar hibridoaren hegalaren aurrealdeko ertza. Bertan, aleazio arinen hotzetako teknologiak, metal-konposatuen elkarketa hibridoak, tolerantzia estuak eta azpiegituretan punta-puntakoak diren sistema konplexuak bateratzen dira.
Atzealdeko fuselajearen egiturarako material konposatuko osagaien goi mailako integrazioko teknologien garapena.
Barne hartzen duten Hegalerako egituren teknologiak: Morphing sistemak gaitzen dituzten konposatuko Winglets integralak, hegaleko panelen garapenerako euskarria termoplastikoan eta azalera hipersostengatzailea.
Clean Sky Kontsortzio publiko-pribatu gisa dago osatuta, Horizonte 2020 % 50eko finantzaketarekin eta industria % 50ean finantzatuta. Kasu honetan, Aernnovak bere jardueretarako izango duen Aurrekontua, Zentro Teknologikoen parte-hartzea eta “call” desberdinetan azpikontratatzea 70 milioi €-tara hurbilduko da.
Hauek dira Aernnovaren bazkide teknologiko gisa jarduten duten enpresak: Tecnalia, Tecniker, CTA, FIDAMc eta CATEC.
Clean Sky 2ren deialdi honek espezializazio adimentsuko RIS3 helburuetara hurbildu nahi du eta ekintza-radioa ugaritu nahi du programa horien baliabideetara sartuz. Programan zehaztutakoekin osagarriak diren programak garatu nahi dira eskualdeko funtsetatik baliabideak erakarriz. Helburu horretarako, Clean Sky 2k asmo-akordioak sinatu ditu Pirinio Atlantikoekin (Airbusen egoitza) eta Andaluziarekin.
Programak honek Aernnova eta herrialdeko enpresa teknologikoak etorkizuneko hegazkinentzako garapen berrien parte-hartzaile egiten ditu eta I+G+d aeronautikoa garatzeko aurrerapen-bide nagusia da.