AERNNOVA-K Arabako Teknologi Parkean diseinatuko ditu 350 XWB AIRBUSarentzako piezak

Airbus 350 XWB hegazkin berriak, 270 eta 400 bidaiari arteko lekua izango baitu, Aernnova hautatu du egonkortzaile horizontala eta jasotzailea diseinatu eta fabrikatzeko. Proiektu berri hau Miñaoko ingeniaritzak egingo du Madrilekoarekin batera (% 50 bakoitzak). Eta beste alde batetik Bartzelonako ingeniaritza arduratuko da erremintez.

Euskal enpresako 100 ingeniari eta gehiago hasi dira lanean, izan ere aurten ekainean egin behar dute lehen entrega. Entrega guztia, probak hasi baino sei hilabete lehenago egingo dute. Airbusek bigarren hegaldia datorren urteko bigarren seihilabetekoan egiteko asmoa dauka.

Proiektu honek 1.100 milioi euroko fakturazioa dakar lehen 10 urteetan eta 3.300 milioi modeloaren bizitzan zehar