Aernova Beluga XL Airbusean

Bizkaia

Joan den astean egindako Paris Air Showan, Airbusek Beluga XL programa berrirako egitura garrantzitsuen hornitzaileen aukeraketa iragarri zuen. Hala, Aernnovak atzeko fuselajearen hiru sekzioak diseinatzen, industrializatzen, fabrikatzen eta muntatzen parte hartuko du.

airbus aernovaGarapen-jardueretarako 350.000 ordu baino gehiago emango dituzte produktu-ingeniaritzan, eta horrek 100 ingeniari baino gehiagori emango die enplegua  Arabako Parke Teknologikoko ingeniaritza-zentroetako eta Bizkaiako Zientzia eta Teknologia Parkean ingeniaritza-zentro berriko garapen-aldian. Ekipo horiek modelo-aldaketa batek beti dakartzan I+G+b erronkari aurre egin beharko die.

Aernnovak aeroegituren muntaketa eta fabrikazioa ere egingo du, eta horrek 50 enplegu inguruko lan-karga izango du. Muntaketa-jarduera Arabako Aernnova Aeroestructuras lantegian egingo da, eta fabrikazioa hainbat tokitan.
Egungo Beluga garraio-hegazkin berezia da, eta Airbus hegazkinen osagai handiak mobilizatzen ditu azken muntaketarako. Airbusek diseinatu zuen A300-600 oinarri hartuta eta aldaketa handiak eginda, eta 1996an hasi zen zerbitzuan. Egun 5 unitate daude erabiltzeko prest. Beluga XL berria egungo Airbus A330 oinarri hartuta diseinatu da eta luzera nahiz zabalera handitu zaizkio egungo belaunaldiarekin alderatuta % 30eko edukiera gehigarria emateko.

Lehen Beluga XL zerbitzuan 2019an jarriko dela aurrez ikusi dute. Denbora batez, Beluga XL egungo modeloarekin batera egongo da erabileran, azken unitatea 2025ean kendu arte.
Aernnova 2004an hasi zen garraio-hegazkin berezien edo neurri handikoen eraldaketa-proiektuetan parte hartzen. Eskakizun tekniko altuak eta erantzun-gaitasun handia eskatzen dute lan horiek (time to market) erronka berri horien aurrean. Boeing 747 Large Cargo Freighter-erako fuselaje eraisgarriko sekzioa garatzeko Boeing-ekin lortutako kontratua (irekitzeko eta ixteko mekanismoa barne) izan zen lehenengoa, azken muntaketako lerroetara egiturazko sekzioak garraiatzeko pentsatutakoa zen hori ere.

Beluga XL berrian parte hartuta, Aernnovak hegazkin mota honetako garapenean dituen gaitasunak indartzen ditu eta merkatu-habia horretan, ingeniaritza-gaitasunen eskakizun altuekin, duen posizioa sendotzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk