Aernova-k Araban egingo du Clean Sky 1 izenekoaren workshopa
Clean Sky 1 proiektuaren (Europa mailako I+G+i aeronautikoaren programa nagusia) amaierako fasearen barruan, Gasteizen, eta Aernnova Aeroestructurasek Araban duen lantegian egindako lanen ondorioak azaltzeko jardunaldiak egiten ari dira. Ondorio horietatik abiatuta, datorren urtean, lantegi horretan hegala muntatzen hasiko dira.
Clean Sky da ingurumena gehiago errespetatzen duten aireontzien etorkizuneko sorkuntzaren diseinua ikertzeko Europa mailan egin den apustu nagusia. 2009an, kontsortzio publiko-pribatu gisa eratu zen (Europako Batzordea-Industria). Kontsortzio horren barruan, Aernnova elkarteko kidea da honako hauekin batera: Airbus, Agusta Westland, Alenia Aeronáutica, Dassault Aviation, Airbus Helicópteros Fraunhofer Institute, Liebherr-Aerospace, Rolls-Royce, Saab AB, Safran Thales eta Europako Batzordea.
2009-2015 aldian, Cleansky 1 kontsortzioak hegaldiko entseguetarako 5 erakusle nagusitan txertatutako teknologiak garatu ditu. Aernnovak egindako ekarpena hegal adimentsuaren plataformaren baitan dago. Horren helburua A340ren lehen prototipoan (hegaldiko entseguetarako Airbusen eskuragarri dagoen aireontzia) fluxu laminar naturalean kanpoko hegal berriak gehitzea izango da. Hegal kontzeptu berria da eta horren xedea aireontziak haizearekiko frikzioa % 5 gutxitzea eta, horrenbestez, energia-kontsumoa murriztea da.
Europan parekorik ez duen proiektu bakarra da eta, Aernnovaz gain, beste enpresa eta zentro batzuek ere hartzen dute parte. Hauek, esate baterako: Airbus, GKN, Saab Dassault, Romaero, Asco, ITA (Aragoiko Teknologia Institutua), Sertec, Recaero Onera eta Equert. Parte-hartzaile ugariek hegaleko osagai bat edo batzuk dituzte esleituta. Aernnovaren kasuan, oinarrizko zatiez gain (haien garapena eta fabrikazioa esleitu diote), hegalaren osagai guztien amaierako integrazioa ere egiten ari da Arabako Aernnova Aeroestructuras filialean. Konpainia horietako 50 ikerlarik eta teknologok baino gehiagok hartu du parte egunotan Araban egiten ari diren jardunaldietan.
Proiektu horren bidez, Aernnovak jauzi kualitatiboa emango du tolerantzia aerodinamiko hobeak dituzten sustentazioko gainazalen fabrikazioan eta horiek muntatzeko prozesuetan. Horretarako, gai hauekin lotutako hobekuntzak txertatuko dituzte: erremintak, metrologia, monitorizazioa eta automatizazioa (robot antropomorfikoak osagaien posizionamendurako, azalen zulaketa, neurketa eta kalitatezko parametroen monitorizazioa).
Europako proiektu teknologiko guztiekin gertatzen den moduan, hegal adimentsuaren proiektua produktuen eragingarritasuna hobetzera bideratuta dago (kasu honetan, aireontziak). Arabako Aernnova Aeroestructurasen muntatutako hegala Airbus A340-300 batean instalatuko dute hegaldian entseguak egin eta ondoren ziurtatu ahal izateko.
CleanSky 1 plataformari esker, Aernnovak arrakasta teknologikoko proiektu bat zuzendu ahal izan du. Horren bidez, 2016-2022 aldian garatuko duten Clean Sky 2an hiru proiektu zuzentzeko aukera eskuratu du. Aernnovak Clean Sky 2n Airbusekin eta hainbat teknologia-bazkiderekin elkarlanean aurre egin beharreko irismenak eta erronka teknologikoak hauek izango dira:
Hegaldian erakustaldia egiteko fluxu laminar hibridoaren hegalaren aurrealdeko ertza. Bertan, aleazio arinen hotzetako teknologiak, metal-konposatuen elkarketa hibridoak, tolerantzia estuak eta azpiegituretan punta-puntakoak diren sistema konplexuak bateratzen dira.
Atzealdeko fuselajearen egiturarako material konposatuko osagaien goi mailako integrazioko teknologien garapena.
Barne hartzen duten Hegalerako egituren teknologiak: Morphing sistemak gaitzen dituzten konposatuko Winglets integralak, hegaleko panelen garapenerako euskarria termoplastikoan eta azalera hipersostengatzaileak, azken belaunaldiko kontrol eta agintekoak.
Clean Sky2 ere Kontsortzio publiko-pribatu gisa dago osatuta, Horizonte 2020k egindako % 50eko finantzaketarekin eta industriak egindako beste % 50eko finantzaketarekin. Kasu horretan, Aernnovak bere jardueretarako, teknologia-zentroen partaidetzarako eta “call” ugaritan azpikontratatzeko izango duen aurrekontua 70 milioi € ingurukoa izango da.
Programak Aernnova eta herrialdeko enpresa teknologikoak etorkizuneko hegazkinetarako garapen berrien parte-hartzaile egiten ditu eta I+G+d aeronautikoa garatzeko aurrerapen-bide nagusia da. Hauek dira Aernnovaren bazkide teknologiko gisa jarduten duten enpresak: Tecnalia, Tecniker, CTA, FIDAMC eta CATEC. Horiei beste batzuk gehituko zaizkie hurrengo urteotan sortuko diren proposamenak irabazi ostean. Horien guztien helburua eskuragarri dauden irtenbide berritzaileenak bilatzea izango da.
Clean Sky bi ekimen horien bidez, Aernnova, aipatutako enpresa eta zentroekin batera, Europako aeronautikaren garapen teknologikoaren goiko mailan kokatu da. Arabako Teknologia Parkeko I+G+b-ko eta ingeniaritzako zentrotik beteko du postu hori eta bertan 300 ingeniarik eta ikerlarik baino gehiagok egiten du lan. Horrez gain, Araban dagoen Aernnova Aeroestructuras izeneko filiala ere aipatu behar dugu; izan ere, produktuak eta prozesuak hobetzen lortutako aurrerapenen onuradun nagusi bihurtuko da.